Lanaren etorkizuna egunkari eta solasaldietan errepikatzen den gaietako bat da. “Zure etorkizuneko lana ez da oraindik existitzen” bezalako esaldiak ezagun egin ziren Interneten boomarekin eta globalizazioarekin, non, lanbide berrien eta lanbide tradizionalen anglizismoen artean, ezinezkoa zen azken urteotan sortu diren lanbideetako asko aurreikustea. Gamer-ak edo eduki-sortzaileak, adibidez.
Ez da hain berria lanbideak etengabe berritzen direla. Beste batzuetan ere ikusi dugu. Gure aitona-amonek garbigailuak konpontzen zituztenean, ez zuten imajinatzen, beraien haurtzaroan, bizilagunek arropa ibaian garbitzen zutenean horretan arituko zirenik.
Orain desberdina dena, aldaketa horiek gertatzen diren abiadura da. Litekeena da gure aitona-amonen lana ez existitzea haurrak zirenean, baina gaur egun gure ibilbide profesionalaren erdian gaudenok ez dakigu zertan arituko garen hemendik urte batzuetara. McKinseyk eta World Economic Forum-ek diotenez gaitasunen eraldaketa lehentasunen erdigunean jartzen dute, eta profesionalen % 40k gaitasunak aldatu beharko dituzte datozen 5 urteetan.
Norantz aldatu?
Kalkuluen arabera, 20 eta 30 urte bitarteko gazteen % 80k lanbide jaioberrietan edo oraindik sortu ez direnetan lan egingo du. Horri gehitzen badiogu hurrengo hamarkadetako lanbide, negozio eta lan-aukera baliotsuenen ia ehuneko 70ek zientziekin, teknologiarekin, ingeniaritzarekin eta matematikarekin (STEM) zerikusia izango dutela, pentsaraz diezaguke teknologia horrek guztiak gutxieneko segurtasun-baldintza batzuk bete beharko dituela eta zibersegurtasuna hor agertzen da.
Zibersegurtasuna gero eta agerikoagoa da, eta gaur egun lanpostuen eskaintza langile eskariaren gainetik dagoen lanbide bakarretakoa da. Observaciberren ikerketa baten arabera, zibersegurtasunean 83.000 profesional beharko dira 2024an. Datu horiek erakusten dute beharrezkoa dela sektore horretan prestakuntza duten pertsonak izatea. Izan ere, ikerketa horretan kontsultatutako erakundeen % 40,1ek aitortzen du beste sail batzuetatik datorren talentua zibersegurtasunaren alorrera birziklatzen dutela.
Zibersegurtasunean trebatu nahi baduzu, lanbide honek eskaintze dituen aukerak ikusi ditzazkezu BCSC-ak prestatutako infografian NIST-ek (National Institute of Standars and Technology) bereizten dituen bost zutabeetan banatuta.
- Identifikazioa: Taldearekiko eta enpresarekiko ulermena garatzen laguntzen die, sistema, pertsona, aktibo datu eta gaitasunen zibersegurtasun-arriskua administratzeko.
- Babesa: Sarea, ordenagailuak eta bestelako gailuak babestea segurtasun-programen, kodifikazioen, segurtasun-kopien edo eguneratzeen bidez, besteak beste.
- Antzematea: Gailuak monitorizatuz, sarea berrikusiz eta ohiz kanpoko edozein jarduera ikertuz, zibersegurtasun gertakariak egoki ezagutzeko aukera ematen du.
- Erantzuna: Arriskuan egon daitezkeen bezero, ekipo edo datuei erantzuteko plana ezartzea.
- Berreskuratzea: Eraso baten ondoren leheneragotzea.