Emaitzak Googlen: 15.300.000.

_____ Egon, egon, ¡ez nago ados!

Aurreko artikuluaren teorietako bat zuzena bada, seguraski artikulu honetan zure senaren aginduz egin duzu klik, baieztapen horrek zure emozioak piztu dituelako, eta agian pixka bat haserretu ere egin zarelako. Dena dela, eman aukera bat, agian artikulu honetako adierazpen batzuekin ados zaude…. edo, behintzat, bat egin dezakezu munduaren egoerari barretik erreparatzen dioten horiekin. Animus jocandia guztiaren gainetik, porfa please.

“Itsusia” edo “polita” hitzak erabiltzea beti da zaila. Gainera, ez da oso zehatza; izan ere, bakoitzak polita edo itsusia definitzerakoan gauza askok dute eragina. Agian hori da “gustua” deritzoguna, inork zehatz-mehatz definitzen ez dakien hitz komodina, baina komeni zaigun bezala erabiltzen duguna. Termino hau erabiltzen dugu arazoa ekidin eta bakoitzak bereak dituela eta denak balio duela baieztatzeko. Bestela ere erabiltzen da, zerbait gustu onekoa edo txarrekoa dela esateko, zuk esaten duzulako edo norbaitek esan dizulako. Bai horixe! Zalantzarik gabe, kulturak, kanpoko presio batzuek eta norberaren ikaskuntzek moldatzen gaituzte, eta guretzat polita eta desiragarria dena eta ez dena ere definitzen dute.

Orduan…. hitz egin ahal izateko, irteera-lerroa marraztea ahalbidetzen duten joko-arau batzuk zehaztuko ditugu gutxienez. Bada horri buruz asko dakien tipo bat, Dieter Rams izenekoa, Braun markaren diseinu mitikoenak sinatu zituen diseinu industrialaren legenda bat. Diseinu horietako batzuek 50 urte edo gehiago dituzte, eta erabat garaikideak dira oraindik ere; horrenbeste, zeinak Apple bezalako markek eta berrikuntza banderatzat daukaten enpresek behin baino gehiagotan kopiatu dituzten. “Diseinu ona” kontzeptuaren definizioa oso ondo islatuta dago “Ten Principles for Good Design”-en. Autoaren mundurako itzulpen nahiko librea eginez, badirudi lerro puruak eta ez hain konplexuak, funtzionaltasuna, iraunkortasuna, denboragabetasuna eta zentzuzko berrikuntza beti izango direla bermea. 

Horrek lagundu egiten digu autoen munduan “ongi diseinatua” edo “dotorea” kontsidera daitekeenaren adostasun orokorra finkatzen… Hori adostuta… Auto-diseinatzaileak zoratu egin dira? Forma irregularrak, kurbak eta diagonalak dira edertasun berria? Inor kezkatzen ez duen gaia da? Hainbeste segurtasun- eta lege-baldintzatzaile daude jada ibilgailu politak egiteko aukerarik ere ez dagoela? Tira, Interneteko txoko honen azken helburua da gustuko dugunari eta ez dugunari buruzko irakasgaiak ematea, baina… badirudi ados egon gaitezkeela marken eta ibilgailuen azken birdiseinuetako batzuk, James Bonden edo Transformersen film bateko “gaiztoetatik” ateratakoak diruditela. Artikulu honen helburua ez da diseinugileen lana kritikatzea, marka eta diseinu horiek jende askoren lanaren emaitza dira. Adituek euren arrazoiak eta estrategiak izango dituzte, guk ez dakigu beste inork baino gehiago. Gainera, gauza guztiek dute beraien publikoa, batez ere edozer gustatzeko bonbardatzen bagaituzte, baina, ikusle gisa… Ez al zaizue iruditzen batzuetan sektore hori apur bat galduta dagoela?

Aurreko irudia benetako gertaeretan oinarrituta dago, eta, mila adibide dauden arren, artikulu honen helburua soilik beharrezko ideiak lantzea da, eta askoz objektiboagoak diren beste kontzeptu batzuetan sakondu nahi du, hala nola funtzionaltasunean, iraunkortasunean, behin-behinekotasunean…

_____ Zertaz ari gara?

Artikulu hau, spoiler, ez da ari autoez. Autoek ispilu lana egiten digute diseinuaren, aurrerapen teknologikoen, joeren, kontsumo kontzientearen eta beste industria batzuetako produktuen arteko erlazioak ikusteko. Dinamika horiek hainbat korronte, sektore eta portaeratan aplika daitezke, hala nola kontsumo-elektronikan, altzarietan edo modan, zeinak diseinua berrikuntza, kultura eta jendearekiko harremanaren isla baitiren. Zalantzarik gabe, mende honetan onaren eta berriaren artean hautatzearen balantzan gaude. Ez da fidatu behar ezaugarri berriak dituzten gauzetaz, eta hori baino ez da. Gaur egun, badirudi, edozer gauza aurrekoaren desberdina izate hutsagatik automatikoki baliozkotu behar dela. Eta, gainera, gurea izatea nahi dugu.

Diseinuak arazo bat edo gehiago konpontzen lagundu behar du (edo behar luke). Diseinuaren munduan, “arazo” kontzeptua, batzuetan, gizakiarentzat benetan problematikoa den zerbaitetan oinarritzen da, eta beste batzuetan, berriz, askoz garrantzitsuagoa den zerbaitetan, bizitza erosoagoa egiten baitigu. Konpondu beharreko arazoa aldatzen ez bada, autoaren kasuan “desplazamendua”… Nola gerta daiteke etengabeko birdiseinuak egitea? Eta funtsean berdinak diren hainbeste produkturentzat?

Hori su txikitan kozinatzen joan da aspalditik, gure DNAn ia idatzita egon arte. XX. mendearen hasieratik, industria-iraultzaren ondoren erritmo bizian produzitzen zuten ekoizleak ohartu ziren beren produktuak biltegiratu, baina ez zirela saltzen. Horrela sortu ziren garai batean hainbeste goraipatutako bi tresna: produktuen bizitza erabilgarria nahita murriztea eta berauen estilo eta diseinuan aldaketak egitea. Kontsumo-kultura horrek gizartean eta ekologian duen eragina sufritzen hasi gara, erabat jasanezina, baina… Noiz sinetsi genuen jasangarria izan zitekeenik?

Lehenengo tresnari buruz, hau da “zaharkitze programatua”, asko idatzi da, eta Cosima Dannoritzer izeneko emakume baten dokumental bat dago, ezin hobeto azaltzen duena: “Erosi, bota, erosi” (2010). Kasu oso zehatzak azaltzen dira dokumentalean. 1904an eginiko bonbilla bat tartean, gaur egun ere ezin hobeto funtzionatzen duena, egungoek askoz gutxiago irauten dutenean. Fabrikatzaileek aldatu egin zituzten, haien bizitza laburtzeko eta erabiltzaileok maizago aldatu behar izateko. Edo 1940an ekoitzitako Dukoerdi galtzerdi apurtezinak; zuzendu egin behar izan zituzten hauskorrak izateko eta, hartara, eskaera artifizialki areagotu zezaten. Erabiltzen dituzun programetan “berriena” noiz ezagutu nahi duzun ere badakigu, gailu berriak erosi behar dituzu… baina, beharrezkoa da? Berriena edukitzeak erabilera benetan onuragarriak dakarzkizu ala soilik berriak direlako erosten duzu?

Bigarrena kontsumitzaile gisa sufritzen dugu eta aspaldikoa da, horra hor artikulu honen izenburua. Zerikusi handia izango du horrek, modaren mundutik produktu baten “karkasaren” birdiseinua kopiatzen lehenengo industria automobilgintza izan baizen 1930eko hamarkadan. Autoak birdiseinatzen hasi ziren, eta haien mekanika eta barneko egitura aurreko modeloen berberak ziren. Raymond Loewy edo Clifford Brooks Stevens (izar handi batzuk, bide batez) bezalako diseinatzaileak oso ezagunak egin ziren, produktuak birdiseinatu zituztelako, zeinak egun batetik bestera “zaharkitutzat” hartu ziren. Brooksek horri guztiari “hautemandako zaharkitzea” terminoa ezarri zion, zerbait apurtzea baino termino sotil eta sentsorialagoa. Desira eragitea, finean.

Sektore guztietan objektu desiragarriak sortzeko fabrika ezin da gelditu. Horrek marketina eta birdiseinatze-dinamikak eragiten ditu. Beren buruaren karikaturak eta boomerang markak dira, eta haien produktuak eta horien itxura etengabe “eboluzionatzen” dira; askotan, abiapuntura itzultzeko.

_____ Iragana hobea izan zen…. edo ez?

Inertzia horretan murgilduta gaudenez, industria eta geruza orori eragiten die, eta gure bizitzako alderdi guztiak gururatzen ditu. Dena da eztabaidagarria, baina, oro har… Zergatik da politagoa eta ikonikoagoa auto zaharra berria baino? 70eko hamarkadako IKEAren katalogoko produktuak ez al ziren oraingoak baino erakargarriagoak? Nahiago al ditugu egungo etxe uniformatuetako fatxadak helburu estetikoa zutenak baino? Eta ez da nostalgia, orain erakargarrienak iruditzen zaizkigun gauza asko ez baititugu lehenago bizi, ez eta film batean ikusi ere. Agian, estimulu berriak etengabe eskaini eta birdiseinatu behar izateak eragiten digun obsesio horrek aukera-multzo batera garamatza, ez direnak hobeak, desberdinak baizik.

Gainera, kontuz, erosle mota ezberdinak haientzako propio eginiko “lengoaiekin” bateratzea, ez da hain erraza. Gaur egungo markek eta komunikazioak… birdiseinatutako estimulu berriak sortzeaz gain, “segmentatu” egiten dira. Lerroak banatzea, lehen, bigarren eta hirugarren mailako artikuluak izateko, askotan ia berdinak direnak. Bilera batean, bezeroaren ahotik zerbait “politegia” zela entzun nuenean, ia aulkitik erori nintzen. Nola jar geniezaioke mugak zerbait ederra izateari? Besteak beste, ez al gara horretarako lanean ari? Zergatik “diseinu ona” ezin da demokratikoa izan? Baina arazo bat zuten, noski, enpresaren oinarrizko gamako produktu bat “top” gamarekin lehiatzen bazen, askoz garestiagoa zena, beren bezeroek “oinarrizko” gama erosiko zuten. OK, ulertua.

Azken hori, berriz ere autoen industriari begira, baina industria askotara zabaldu daiteke… Oso nabarmena da, ezta? Izan ere, ez da galdu “diseinu ona” industria osoan, “gama altuetarako” bakarrik gordetzen dela dirudi. Eta hori bai, kalkulatutako eragiketa da, baina maila guztietan atzera egiten ari garela dirudi. Gaiari buruz askorik jakin gabe, ikus daiteke nola 4×4 eta autoaren arteko hibrido horren booma, SUV deitzen diela uste dut, gaur egun automobilaren merkatuan nagusi den joera dela ematen du. Marka askotan, diseinurik hoberenetako batzuek eredu zaharren antz handiagoa dute gamarik apalenek kode edo oinarri estetiko batzuk dituztenean… zalantzan jar daitezkeenak. Adibidez, Mercedesek merkatuko 4×4 estetiko, funtzional eta iraunkorrenetako baten diseinua eta fabrikazioa du: G seriea, 1979tik ia ukitu gabea. Markaren arabera, gainera, ordutik saldutako ibilgailu horien %80ak zirkulazioan jarraitzen du… Zergatik SUVen gamak ez dituzte haien ezaugarri estetikoak heredatzen, orain arte horren ondo funtzionatu badute?

Aurrekoak arau hori berresten duen salbuespen bat du: Suzuki Jimny. Automobil estetikoa, ondo diseinatua, denboraz kanpokoa eta funtzionala, hainbeste, fabrikatzaileek baztertu egin behar izan dutela erosotasun gutxiko, bi plazako eta “laneko” erabileretarako esperientziarengatik, ez da izango klase ertaineko familia batek erosi nahi izatea! Horrek beste segmentu bateko salmenta kenduko luke! Sektore ezberdin askotako produktuetan ikus dezakegu hori.

Premiazkoa dirudi gure jokabideak zalantzan jartzea; izan ere, norbaitek zerbait gehiago saldu ahal duen bitartean, ez da ezer zalantzan jarriko. Erosi eta saldu egin behar dugu, eta gauzak hobeto egiten dituzten aukera zintzo eta iraunkorragoak daude. Diseinu eder eta estetikoa tontakeria bat izan daiteke, baztergarria edo ez. Kontsumitzeko, iritzia emateko eta bizitzeko modua gero eta azkarragoa da. Gauza berri baten estimuluak egungoa okerrago ikusten laguntzen digu… Kultura eta sentsibilitatea soilik dira zerbait guretzat benetan ona den erabakitzen eta pentsamendu kritikoa izaten lagunduko digutenak. Pause. Zerbait “berria” edukitzeak egiten digun ekarpenaren inguruan pentsa dezakegu eta ea benetan beharrezkoa dugun. Hori guztia esanda, Fiat Multipla, Interneten arabera historiako auto itsusienetako bat, izateak zoriontsu egiten bazaitu, aurrera. Ez kezkatu, norbaitek esango dizu “originala” dela. Dena delakoa ere. 

: )

Nahiago nuke artikulu honek erantzunak baino galdera gehiago sortuko balizkizu. Mesedez, bidali zure iritzia, eta informazio gehiago nahi baduzu, utzi galderak iruzkinetan.

 

Informazio gehiago

Diseinua

https://readymag.com/shuffle/dieter-rams/

https://es.wikipedia.org/wiki/Dieter_Rams

https://es.wikipedia.org/wiki/Braun_GmbH

https://brandemia.org/seat-lanza-cupra-como-una-marca-independiente-y-asi-es-su-nuevo-logo

https://es.wikipedia.org/wiki/Dise%C3%B1o

https://www.nda.ac.uk/blog/ikeas-most-iconic-designs/

https://www.architecturaldigest.com/gallery/best-vintage-ikea-iconic-midcentury-designs

https://es.wikipedia.org/wiki/Raymond_Loewy

https://en.wikipedia.org/wiki/Brooks_Stevens

 

Thinking

https://es.wikipedia.org/wiki/Comprar,_tirar,_comprar

https://es.wikipedia.org/wiki/Obsolescencia_programada

https://www.imdb.com/title/tt8596716/

 

Autoak

https://www.garajehermetico.com/videos/magazin/por-que-los-coches-modernos-son-tan-feos/

https://www.autobild.es/noticias/mercedes-clase-g-apasionante-historia-514983

https://www.20minutos.es/motor/coches-mas-feos-historia-segun-chat-gpt-5141846/

https://verzeoedu.medium.com/what-is-car-design-10-best-car-designs-and-their-designers-1132fa1342e9

http://apmc.cat/apmc/las-claves-del-diseno-del-suzuki-jimny-finalista-del-world-car-design-of-the-year/

https://autodesignmagazine.com/en/2019/03/suzuki-jimny-fuoristrada-senza-compromessi/

https://www.driving.co.uk/news/diversions/ugliest-cars-ever-made/

https://en.wikipedia.org/wiki/Fiat_Multipla

 

“Geeks”-entzat

https://es.wikipedia.org/wiki/Transformers

https://villains.fandom.com/wiki/Decepticons_(Generation_One)

https://tfwiki.net/wiki/Insignia