Euskalduna zara eta zure inguruan dituzun mugikorrak, ordenagailuak, aplikazioak… euskaraz erabiltzen dituzu? Egia da, agian, teknologia esparru guztietan ezin dela euskara erabili. Zoritxarrez gure hizkuntza ez da leku guztietara heltzen. Baina, galdera da; zer nolako garrantzia izan ahal du euskara teknologian?

Webgune bat bisitatzen dugunean, sistema eragile bat erabiltzen dugunean edo mugikorrean aplikazio bat instalatzerakoan, arrasto bat uzten dugu, hau da, informazio mota bat adierazten ari gara.

Webgune bat bisitatzen dugunean, estatistiketan, erabiltzen dugun nabigatzailearen eta beste datu batzuk uzte ditugu. Adibidez, nabigatzaile mota edo nabigatzailearen bertsioa, besteak beste. Datu oso garrantzitsu bat ere uzten dugu: Hizkuntza. Nabigatzailea euskara hutsean erabiltzen badugu, Firefox-en kasuan, webgune baten estatistiketan nabigatzailea euskaraz erabiltzen dugula agertuko da. Nabigatzaile guztiak ezin dira osorik euskaraz erabili (Firefox edo Brave nabigatzaileak bakarrik). Chromen adibidez, nabigazioa zein hizkuntzatan egin nahi duzun adierazi dezakezu, kasu honetan, nabigatzailea ingelesez egon daiteke, baina gero, Googlen nabigatzailean, hitzak euskaraz agertuko dira edo YouTube-ra edo euskaraz dagoen edozein webgunetan sartzerakoan, zuzenean, ezer egin gabe, euskaraz agertuko zaizue.

Internetetik deskargatzen ditugun aplikazioak, zerbitzari batean gordeta daude. Deskarga bat egiterakoan, grabatuta geratuko da zein izan den deskargatu dugun fitxategia eta zein hizkuntzatan dagoen aplikazio hori. Demagun, aplikazio bat euskaraz deskargatu nahi dugula. Askotan zerrenda bat ikusiko dugu hizkuntz desberdinekin. Euskaraz badago eta deskargatzen badugu, bi datu adieraziko ditugu, lehenengoa bertsioa izango da eta bigarrena hizkuntza. Aplikazio hauen egileek, estatistikak ikusten dituztenean, bertan ikusiko dute deskargen kopurua eta zein hizkuntzetan deskargatu den.

Sistema eragileekin berdin gertatzen da. Windows-en kasuan, erosten denean, hizkuntz baten etorriko zaigu. Ondoren aldatu ahal izango dugun, Microsoft edo iparra.eus webgunetatik adibidez. Artxibo bat deskargatuko dugu eta sistema eragile osoa euskaraz erabiltzeko aukera izango dugu, Microsoft Office-ekin berdin egin dezakegu.

Egun, Android sistema eragilea euskaraz erabil daiteke, hortaz, telefonoa osoa euskaraz erabili ahal dugu. Duela urte batzuk, aplikazio bat deskargatzen genuenean, hizkuntza aukeratzeko aukera ematen zuten, gaur egun, gero eta aplikazio gutxiago dira aukera hori ematen dutenak, beraz, zelan konfiguratu ahal dugu euskaraz? Android telefono edo tableta bat baduzue, ziurtatu euskaraz konfiguratu ahal dezakezuela, horrela bada, aplikazio bat deskargatzerakoan, zuzenean euskaraz konfiguratuko da, beti ere, aplikazioa euskaraz erabili ahal bada, bestela, ezin izango duzue euskaraz erabili. iPhone eta iPad-etan momentuz ezin da osorik euskaraz erabili, baina euskara hizkuntza gehitu daiteke, aurreko kasuan bezala, gailua euskaraz dauden aplikazioak edo webguneak euskaraz detektatuko ditu eta euskaraz erabili ahal izango ditugu, bideo tutorial bat ikus dezakezue.

Horrelako adibide asko topatu ahal ditugu, baina zer da garrantzitsuena? Euskaraz erabiltzeko aukera badugu? Aplikazio hauek garatzen dituzten enpresek, euren estatiketan hizkuntza bat ikusten ez badute, nekez garatuko dute ezer gehiago hizkuntza horretan. Beraz, euskara teknologia mailan bizirik mantentzeko, argi dago erabili behar dela. Egia da hitz teknikoak edo hitz ezezagunak topatu ahal ditugula, baina esfortzu handi bat egin behar dugu aurrerago euskaraz erabiltzen ditugun aplikazioak teknologian presentzia gehiago izan dezaten.