Webgune bat bisitatzen dugunean edo email bidaltzerakoan, arrastoak uzten ditugu (nondik nabigatzen ari garen, erabili dugun aplikazioa, herrialdea…), galdera da, ba al dago erarik hau ez gertatzeko? Bai, Tails sistema eragilearekin.

Zer da Tails?

Tails sistema eragile berezi bat da, Debianen (Linux) oinarritua eta bere ezaugarri nagusia pribatutasuna da. Hau da, ez jakitea inork ez nondik nabigatzen duzun ezta ze ikusten ari zaren Interneten ikusezina zara.

Instalazioa berezia da zeren eta ez da ordenagailuko disko gogorrean instalatzen, are gehiago, ezinezkoa da. USB edo SD txarteletan bakarrik instalatu daiteke.

USB-a edo SD-a ordenagailuan sartzerakoan, Tails sistema martxan jartzen hasten denean, gure ordenagailuaren sistema ez da martxan jarriko: USB-a, teklatua, pantaila, sagua eta beste portuak bakarrik piztuko dira. Lan egin eta gero, amatatzerakoan, RAM memorian egin eta gorde diren datu guztiak eta beste lekukoak ere, ezabatu egingo dira, horrela. Pribatutasuna guztiz bermatuz.

Nabigazioa pribatua da eta ezezaguna, saio bat hasten dugun bakoitzean, ordenagailua IP (gailuaren identifikazioa) eta MAC (sarearen identifikazioa) desberdina da. Leku batean bazaude eta sarea mugatuta baduzu, Tails-ek muga guzti horiek apurtuko ditu eta nahi duzuen lekutik nabigatu ahal duzue.

Emailak ere babestuta daude, nabigazioa eta emailen zerbitzua TOR izeneko nabigazio edo zerbitzua erabiltzen dutelako, hemen ere pribatutasuna mantenduz.

Erabilera erraza du, interfazea ez da oso erakargarria, euskaraz ere erabil daiteke gainera. Instalazioa nahiko berezia denez hemen ikus dezakezue informazio dena..