Interneten bitartez erosteak baditu abantaila ezberdinak, esate baterako, batzuetan outlet edo produktu bereziak erosteko aukerak eskaintzen ditu. Pagotxak, edo maukak aurkitzeko ere balio du Interneten bitartez erosteak. Bitartekariak erditik kentzeko ere balio du, prezioak ere gehiago doitu daitezke eta hortaz merkeago erosi. Hala ere, kontutan izan behar ditugu zenbait arrisku denda fisikoarekin alderatuz gero. Besteak beste, denda fisikora beti jo dezakegu zer edo zer erreklamatzera edo gure eskubideak gauzatzeko.
Interneten nola egin dezakegu hori?
Lehenik eta behin jakin beharko dugu non dagoen kokatuta denda hori, edo non daukan bere egoitza elektroniko eta fiskala. Hortaz, jakin beharko dugu zein den web gune horren erantzulea edo titularra. Baita, zein lege diren aplikagarriak bertan ere, horregatik kontutan hartu behar da lurraldetasuna (zuzenbidean oso garrantzitsua), eta erabili behar den hizkuntza eta zein publikora bideratzen diren produktuak jakitea ere garrantzitsua da. Horren arabera lurralde bateko zuzenbidea edo beste bat aplikatu beharko delako.
Komenigarria da ezagutzea hortaz non dagoen kokatuta web gunea, Txinan, EEUU edo Errusian esate baterako… edo beste Estatu batean? Zein publikora dagoen zuzendua produktua edo zerbitzua, zein hizkuntzatan dago web gunea? Ggarrantzitsua baita ere , nola ezartzen dituen eta zeintzuk diren web gune horren titularraren kontratatzeko baldintzak (ohar legal, baldintzak, pribatutasun politika eta abar).
Funtsezkoa da ere, ondo ezagutzea nor dagoen web gunearen titular bezala, jakiteko norekin gauzatuko dugun sal-erosketa kontratua. Gogoan izan, zer edo zer erreklamatzeko, horrelako gauzak kontutan izan behar direla. Baina non begiratu dezakegu horrelako informazioa web gune batean? Derrigorrez informatu behar gaituzte? Bai, derrigortuta daude Espainian eta Europar Batasunean operatzen duten web guneak eta Informazio guzti hori edo web gunearen ohar legalean edo erabiltze baldintzetan jasotzera, eta hala izan beharlo litzateke behintzat. Laburbilduz, zein enpresa edo entitate dagoen web gunearen antzean jakin beharko dugu, erantzulea beera izango baita.
Kontuan hartzeko beste zenbait datu
Adi ibili hainbat banner eta iragarkirekin, non izugarrizko pagotxak agertzen diren erabiltzailea tentatzeko, esate baterako Facebooken. Sartzekotan, etorkizunean, kontuan hartu behar dira eta behintzat gainetik irakurri, erabilera baldintzak, pribatutasun politika edo lege oharra besteak beste. Ez badira argi eta garbi adierazten edo agertzen edo enpresa ez bada ondo identifikatzen, web gune hori ez da guztiz fidagarria izango. Seinale gehiago ere jaso ditzakegu, esate baterako, ordainketa sistema arraroak, aldez aurretik dirua aurreratzea eskatzen dutenak edo akats ortografikoak dituztenak, etab.
Europako domeinua izateak ez du esan nahi lekua fidagarria denik, .ES domeinua askotan erabiltzen baita fidagarritasun itxura hartzeko. Webgunea non dagoen kokatua jakiteko interesgarria da Firefox nabigatzailerako flagfox domeinua. Hala ere esan beharra dago, azken hori, ez dela behin betikoko neurri fidagarri bat, baina askotan balio izan dezake kontutan hartzeko web gunea fidagarria den edo ez jakiteko, beste datu gehigarri bat bezala. VPN konexioa erabiliko balute, plugina efekturik Gabe utziko lukete.
Eragiketa ekonomikoak edo ordainketak egiteko, webguneak https duela begiratuko dugu eta ziurtagiria ere ikusi dezakegu nabigatzailean begiratuz gero.
Baina zer da HTTPS?
Eragiketa komertzialetan segurtasuna bermatzeko bidea produktua edo zerbitzua erosi nahi dugun. Webguneak jarraitu beharko luketen segurtasun politika zorrotz bat. Alegia, komunikazio seguruak bermatu beharko lituzke. Esate baterako, sare batean, nabarmentzekoa da besteak-beste, kriptologia protokoloen erabilpena. Adibidez, SSL” (Secure Sockets Layer-SSL), euskaraz ere izendatuta konexio seguruko geruza bezala. Edo baita ere “HTTPS” (ingelesez Hypertext Transfer Protocol Secure) erabiliz, euskaraz, hipertestuak transferitzeko protokolo segurua. Hori, hain zuzen ere, hipertestuak transferitzeko protokoloan oinarritzen da HTTP (ingelesez Hypertext Transfer Protocol). Aipatutako protokoloetatik, lehenengoa, hipertestuen transferentzia segurua bermatzeko erabiltzen da, alegia, HTTPren bertsio segurua izango litzateke erabiltzen dena, hau da HTTPS-a.
Ondo pentsatu zer irakurtzen dugun eta baita ere zeintzuk diren besteak beste produktuak itzultzeko baldintzak. Espainian eta Europar Batasunean, atzera egiteko eskubidea dago, legez bermatua, alegia, produktu bat itzuli dezakegu erosi eta hurrengo lehenengo 14 egunetan inolako arrazoirik eman gabe.
Noski, aipatutako gauza guztiez gain kontziente izan behar gara, Inerneten pagotxak egon, badaudela, baina neurri batean eta proportzio batean.