Internetetik nabigatzen dugunean nabigatzaileak erabiltzen ditugu. Edozein webgunetan irudiak, testuak, audioak edo bideoak ikus ditzakegu, hori bai, horrelako hau egitean, datuak kontsumitzen ditugu. Zuntz optiko bidez nabigatzen badugu, datuen kontsumoak ez gaitu arduratuko, bai ordea gailu batetik egiten dugunean, kontratutako datuen tarifak ez baitira oso handiak.
Beraz, webguneak ikusteko gailu batetik Internetera konektatzen bagara, datu asko kontsumituko ditugu. Hala ere badira hainbeste datu ez kontsumitzeko bideak: RSS kanalak.
Non topatuko ditugu?
Webgune guztiak ez dute RSS kanalik, bai ordea, egunkariek edo aldizkari digitalek. Normalean goiko edo beheko aldean ikus ahal da, horrelako irudiak ikusten baditugu, RSS kanalak dituela esan nahi du.
Zertarako?
Datu gutxi kontsumitu nahi baditugu RSS sistema onena da. Webgunetan horrelako irudiak ikusten baditugu eta bertan sakatuz gero, gailuan edo ordenagailuan instalatutako aplikazio baten bitartez, webgune horren azken berriak ikusi ahal izango ditugu. Datu gutxiago kontsumituz. Zerrenda bat agertuko zaigu, oinarrizko datuekin, hau da, berriaren izenburua eta azalpen txiki bat. Hau irakurriz gero (eta irakurri duguna interesatzen bazaigu), sakatuz gero, zuzenean egunkari digital horren berri osoa zabalduko zaigu datu guztiekin.
Zer behar da?
Ordenagailu batetik sakatzen badugu, erabiltzen ditugun edozein nabigatzailetatik (Safari, Firefox, Chrome…) erabil daiteke, normalean bertan sakatuz gero, automatikoki konfiguratzeko aukera ere badute.
Mugikor edo tabletetatik egitekotan, aplikaizo berezi batzuk beharko dira. Google Play (Android) edo App Store (iPhone / iPad) “RSS” bilatu beharko dituzue, hainbat aplikazio desberdin agertuko zaizue.