Argi dago aparatu elektroniko adimendunak geratzeko iritsi direla eta gure bizimoduaren parte direla. Funtzionaltasuna eta erosotasuna dira mota honetako produktuen oinarrietako bi. Gailu adimenduna azken batean, gailu elektroniko bat da, oro har beste gailu edo sare batzuetara konektatua dagoena hainbat protokoloren bidez, eta neurri bateraino modu interaktiboan edo autonomoan funtziona dezakeena. Azken urteotan, gailu adimendunak ezagunak egin dira egunero erabiltzen diren objektuen artean, hala nola bonbillak, erlojuak, hortzetako eskuilak, etab. Horiei esker, gure jarduerak kuantifikatzeko edo laguntzaile birtualen bidez kontrolatzeko erabiltzen ditugu. Baita ere, lan gutxirekin domotizatutako etxea lor dezakegu. Imajina ezazue zein erosoa izan daitekeen ohean egotea eta gure ahotsaren komando bakar batekin pertsianak ixtea, argia piztea eta berogailuaren tenperatura igotzea edo egunero etxean erratza pasatzea ia modu magikoan gu kanpoan gauden bitartean.

Aparatu hauen funtzionalitate zoragarriak ikusita, horrek guztiak pentsarazten digu teknologian aditua izan behar dela horiek kontrolatu ahal izateko. Baina, guztiz kontrakoa, ia edonork goza ditzake haien abantailekin.

Nola liteke? Gailu horietako gehienak Plug and Play kontzeptupean diseinatuta daude. Esaldia honela itzul daiteke: konektatu eta erabili eta konfigurazio-beharrik gabe erabil daitezkeen gailuen ezaugarriei dagokie. Egia esan, edozein gailu konektatzerakoan bere konfigurazioa automatikoki egitea ahalbidetzen du, erabiltzaileak ezer egin gabe. Horrek periferiko berriak instalatzeko eta konfiguratzeko erraztasuna handitzea dakar.

Baina, aplikazioen kontrol eta konfigurazio segurua oinarrizkoa da segurtasunean, nire softwarea modu seguruan konfiguratuta babestuago nagoelako. Askotan, erabiltzen dugun teknologian ez gara adituak; hala ere, segurtasun-konfigurazio jakin batzuk ohikoak dira sistema askotan, eta komeni da horiek ezagutzea.

  • Eguneratzeak: Oro har, eguneratze automatikoak gaituta izatea komeni da.
  • Pasahitzak: Pasahitzek deduzitzeko edo indarrez lortzeko zailak izan behar dira. Ahal den guztietan, komeni da pasahitzaz gain bigarren autentifikazio-faktore bat jartzea.
  • Desinstalatu erabiltzen ez duzun software guztia: Askotan, erabiltzen ez ditugun programak instalatuak etortzen dira.
  • Pribatutasun-konfigurazioa: Sistemak jasotzen duen informazioa eta hirugarrenekin partekatzea mugatu.
  • Aplikazio-baimenak: Aplikazioak behar bezala funtzionatzeko behar dituen baimenak bakarrik eman.
  • Gurasoen kontrola: Gaur egun, sistema eragileen fabrikatzaileek gurasoen kontrolerako aukera batzuk dituzte.
  • Lapurketen aurkako softwarea: Sistema batzuek gailuak urrunetik aurkitzeko edo blokeatzeko aukerak dituzte.
  • Hardening: Erabiltzaile aurreratuagoa bazara, hardening gidak jarrai daitezke zure sistemak seguruagoak izan daitezen.