Podcasta

Eider Eibar sortzailearekin haurrentzako Kokoak.eus proiektuaren inguruan hitz egin dugu. 2020 hasieran, Kokoak.eus familiak bideo-jokoa izango du; lau atalek osatzen dute eta horietako bakoitzak sormenarekin lotura hertsia dauka.  Azkue Fundazioaren eskutik Wikilarien txokoa ireki dugu, Manex Garaiok Saren.eus webguneko azken berriak ekarri dizkigu, eta Lorea Argaratek kuriositate teknologikoak bildu ditu urtarrilaren bigarren asterako.

ALBISTEAK

BideojokoakGizarte digitalaIrratiaJokoak

Bideojokoen ekoizpenenari buruz hitz egin dugu Ibai Aizpurua Arakamarekin. Berak, Tabakalerako liburutegian bideojokoak nola egin irakasten du. Bideojoko bat sortzeko prozesua ezagutu dugu eta baita tresna eta baliabideak ere. Honez gain, prozesu osoan programatzaileek duten garrantzia nabarmendu du gaurko gonbidatuak.

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaInternetIrratia

Informatikaria eta aktibista ekologista izan zen Gladys del Estali buruz hitz egiten hasi eta iraganera bidaiatu dugu Manex Garaioren eskutik duela 50 urteko informatikarien lana nolakoa zen entzunez, eta #retroinformatika zer den ezagutuz.

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaInternet

Zenbateko luzera dauka zure emaileko mezuak irakurtzeko pasahitzak? Zenbat karaktere ezberdin ditu? Letra larriak eta xeheak uztartzen ditu? Pasahitzak… denok ezagutzen dugun kontzeptua, baina askotan beraiekin lotutako segurtasun neurriak alde batera uzten ditugun horietako bat. Pasahitzen inguruan, askotan entzun dut kexu hau: “ezin ditut hainbeste pasahitz gogoratu!”. Jakin badakigu zein

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaInternet

Atari honetan irakurri diodanagatik, Lorea Argaratek gai honetaz nik baino dezente gehiago dakielakoan naiz. Hala ere ausartuko naiz nire ezagutza mugatua zuen esku jartzen, ahalik eta erarik errazenean, ulertzeko moduan. Izan ere, garbi dut kriptodirua uste baino lehenago gure bizimoduaren parte izango dela eta prest izan behar gara aldez aurretik,

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaIrratia

Lorea Argaratek droi mota desberdinen eta beraien funtzioen inguruan hitz egin digu gaurkoan. Hasieran gerrarako soilik erabiltzen ziren erraztasunak eskaintzen zituztelako. Gaur egun, arkitekturan, zinean, polizien ikerketetan… erabiltzen dira, besteak beste.

Irakurri Gehiago
EuskaraGizarte digitalaInternet

Euskaldunok badugu tradizio bat: historikoki alderdi politikoak zatikatuz alderdi berriak sortzeko paregabeko gaitasuna izan dugu. Esango nuke, ordea, alor teknologikora ere zabaldu dugula tradizio hau: zenbat teknologia errepikatu ditugu euskararentzat? Behar baino gehiago.  Adimen artifizialaren garaian bizi gara, eta euskararentzat teknologia garatzeko burujabetza teknologikoa aldarrikatu dugu behin baino gehiagotan. Zorionez,

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaIrratiaMarketin digitala

Euskara ala ezkara jardunaldietan parte hartu duen Angeriñe Elorriaga ikerlariak, euskararen marka aztergai duen ikerketaren nondik norakoak azaldu dizkigu saio honetan.

Irakurri Gehiago
EuskaraGizarte digitala

Lorea Argaratek Ines Osinagarekin batera sortu duen “Mauriziak ez dau inor hil!” proiektuaz hitz egin digu gaurkoan. Maurizia Iturriagari berriro bizia eman dion proiektu honek Elgoibarren izango diren Euskara ala ezkara jardunaldiei amaiera eman dio.

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaHezkuntza

Burujabetza teknologikora bidean pausu asko eman izan ditugu euskaldunok. Gurean urte andana lanean daramatzagun aktibista eta eragile desberdinok gauza ikusgarri eta ederrak egin izan ditugu burujabetza teknologiakoren bidean. Behintzat hori da nire irakurketa. Irailaren 20-22 bitartean Hackmeeting izeneko jardunaldiak burutu dira Gasteizeko Errekaleorren. Jardunaldi horiek baliatuz, burujabetza teknologikoaren bidean eginiko

Irakurri Gehiago
FinantzakGizarte digitalaUncategorized

Blockchain teknologiaren nondik norakoak azaldu eta bere balizko aplikazioa aipatzen duten eduki ugari aurki ditzakegu sarean. Zergatik eta zertarako sortu zen, ordea? Ondorengo lerroetan Blockchain teknologiak ekonomian izan dezakeen eragina ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren adibide batzuk aipatzen dira. Gaur egun ohikoa eta, aldi berean, erabat logikoa da teknologia hau hizpide

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaIrratia

Saio honetan, PuntuEUS fundazioak Donostian, Bilbon eta Gasteizen eskainiko dituen kode-poesia ikastaroei buruz hitz egin digute Manex Garaiok eta Bertol Arrieta idazle eta informatikariak. Azken hau, ikastaroen gidaria izango da.

Irakurri Gehiago
Marketin digitala

Hain beharrezkoa da marka edo enpresa batentzako edukiak sortzearen beharra? Profesional batek – edozein alorrean lan egiten badu ere – edukiak sortu eta partekatu behar ditu ingurune digitalean lekutxo bat izateko? Bai, bada. Edukiei esker marka edo profesional batek irismena eta posizionamendua lor ditzake. Egun eduki nahikoa/gehiegi partekatzen direla? Egia

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaMugikorrakSoftware librea

Mundu hobeago, justuago, askeago baten aldeko borrokak badu bere frontea teknologiaren munduan. Fronte garrantzitsua, zalantzarik gabe, teknologiak eta gailu digitalek gure eguneroko bizitzetan, ekonomian, politikan… duten presentzia ikusita; eta gero eta garrantzitsuagoa izango da, ziur. Informatikari asko (eta informatikariak ez diren hainbat pertsona ere) aritzen gara gaur egungo mundu teknologiko

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaHezkuntzaInternet

#gladysgogoan Retroinformatika   Duela 40 urte Gladys del Estal informatikaria hil zuten Tuteran, energia nuklearraren eta Bardeako tiro-eremuaren aurkako jaialdi batean. Bere omenez aurten UPV/EHUko Informatika Fakultateak areto bati eman dio bere izena [1], eta bertan Xabier Laka artistaren lan grafiko bat jarri [2]. Horren harira, eta teknologia “berriak” hain

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaOsasuna

Nazio Batuen erakundeak duen populazioaren bilakaera aztertzeko webgunean sartzen bagara [1], gaur jaiotzen den emakume europar batek, batezbesteko, 90 urte inguru biziko dela ikusiko dugu (1. irudia). Aurreikuspenen arabera, gorantz doan zenbakia da. Gero eta jende zahar gehiago izango dugu munduan (Europan batez ere). Webgune berberean, ugalkortasun tasa ere aztertu

Irakurri Gehiago
FinantzakGizarte digitalaMarketin digitala

Ohituta gaude Interneteko prezioen bat-bateko igoerekin eta jaitsierekin. Horrez gain, prezio dinamikoak kalean ikustetik gertu egon gaitezke, ogiaren prezioan adibidez. Izan ere, negozio fisikoaren eta digitalaren arteko mugak gero eta efimeroagoak dira. Ikus dezagun nola.     Marketinaren pertsonalizazioa Web bidezko saltokiak gero eta pertsonalagoak dira. Eskaintzen duten esperientzia espazio

Irakurri Gehiago
InternetIrratia

Wikilariekin zaintza teknologikoari buruz hitz egingo dugu saio honetan. Wikidata Euskal Wikipediaren euskarri nagusia da, 2012an sortu zen eta 57 milio datu baino gehiago ditu gaur egun. Big data eta Wikidataren arteko lotura eta desberdintasuna ere ezagutuko ditugu saio honetan

Irakurri Gehiago
EuskaraInternet

Akaso ez didazue sinetsiko, baina kaletik gelditu egiten naute eta itzulpen automatikoaz galdetu. Boladan dagoen gaia da, zalantzarik gabe. Adimen artifiziala, deep learning-a eta beste hitz elegante batzuekin batera, itzulpen automatikoa ere trending topic da. Eta hori horrela, sarean.eus-en argitaratzeko lehen artikuluan teknologia horri buruz hitz egiteko beharra sentitu dut;

Irakurri Gehiago
PARTEKATU

Sarean.eus