Podcasta

Gaurkoan robotikari so egingo diogu, pertsonak birgaitzeko balio duten robotak, hain zuzen ere. Hank exoeskeleto euskalduna Europako lehena da bere ezaugarriekin. Erabilera terapeutikoak dituen robota da, Gogoa enpresak diseinatua. Bestalde, Azkue Fundazioaren txokoan prest ditugu Wikilariak gai honi buruz jarduteko.

ALBISTEAK

Gizarte digitalaI+G+B

Asko dira istripu baten ondorioz ibiltzerik ez duten pertsonak. Robotak honen irtenbidea izan daitezke. Juanjo Izeta eta Lorea Gonzalez Gogoa enpresako kideek errehabilitazio munduan zentratzen dute haren jarduna, ezintasunen bat sufritzen duten pertsonei lagunduz.

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaMarketin digitala

Azken aldian famatuak egin dira Hachune Miku-ren kontzertuak, edota Lil Miquela-ri buruzko albisteak. Errealitate birtualaren pertsonaiak dira, gaur egungo mundu digitalaren hainbat adibideetako bat. Honen inguruko abantailak eta desabantailak azaldu dizkigu gaurkoan Lorea Argaratek.

Irakurri Gehiago
HezkuntzaInternet

Ohikoa da bigarren hezkuntza edota batxilerreko ikasleak historiako klaseetaz kexatzen direla entzutea. Hala ere, badaude teoriaz jositako edukiak azaltzeko metodo batzuk, ikasgelan erabilgarriak izan daitezkeenak. Horien artean aurkitzen dira Histropedia eta Crotox tresnak, denbora lerroak osatzeko baliagarriak.

Irakurri Gehiago
EuskaraIrratia

Gaztea irratiaren urteurrena datorrela eta, sare sozial ezberdinei buruz jardun da Alex Padilla. Azken aldian gorakada nabarmena izaten ari da Gaztea, Instagram-en dituen jarraitzaileei erreparatzea besterik ez dago. Esatariak dioen bezala, Gaztea irratiak txipa aldatu du, baina haren esentzia galdu gabe.

Irakurri Gehiago
HezkuntzaIrratia

Otsaila iritsi da eta oraindik zertaz mozorrotu ez dakizu? Euskal Herrian inauteriak jai ospetsuak izan dira betidanik eta pazkoa eguna baino zazpi aste lehenago ospatzen dira. Wikilariek aipatu bezala, zeltiar kulturarekin eta kristautasunarekin harreman estua duten jaiak dira. Galder Gonzalez eta Aitzol Astigarragaren eskutik informazio gehiago.

Irakurri Gehiago
HezkuntzaIrratia

Natura, gizakia eta teknologia sarean. Iruñera jo dugu Martin Etxauri ‘Txo’ artistaren lana ezagutzera. Berlinen arte ederrak ikasi zituen, abangoardia eta esperimentazioa pil-pilean zegoen garaian. Artea eta teknologia eskutik doazela dio artistak.

Irakurri Gehiago
Internet

Domeinu berriak baliatuta berrikuntza interesgarria sortu du Googlek .new domeinuaren bidez. Domeinu hau erabiliz ekintza-deiak online egiteko lasterbideak asmatu ditu. G Suitekin egindako froga horiek hasiera baino ez ziren izan. Izan ere, horren ondoren Interneteko beste hainbat zerbitzutan erabili ahal diren lasterbide berriak jarri zituen abian, betiere, .new domeinua erabiliz. Hemen horietako batzuk: Playlist.new: Sortu erreprodukzio-zerrenda berri bat Spotifyn abestiak gehitzeko. Story.new: Idatzi Medium-en axola zaizunari buruz. Canva.new: Sortu Canva diseinu berria.

Irakurri Gehiago
HezkuntzaIrratia

Ikasle askori ikasgai zaila edo astuna iruditu arren, egunerokotasunean presente dagoen zientzia da fisika, askotan jaramonik egiten ez dioguna. Naturako hainbat fenomenoren oinarri ere bada. Lorea Argaratek zientzia bitxi honen inguruko kontuak argitu dizkigu.

Irakurri Gehiago
Hezkuntza

Datuen zientziari buruz hitz egin du Lorea Argaratek, ziurgabetasuna edo zalantzak neurtzen dituen zientzia, alegia. Aspaldi sorturiko zientzia dugu estatistika, non bere jatorria XIX. mende erdialderaino hurbiltzen den.

Irakurri Gehiago
HezkuntzaInternet

Galder Gonzalez eta Aitzol Astigarragak Wikipedia eta hezkuntzaren arteko harremanari buruz hitz egin dute. Ezezagunak dira ikasgelan erabili ahal izateko tresna batzuk, tartean, historiaz eta historiaren uneen inguruan ikasteko denbora-lerroak.

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaHezkuntza

First Lego League Euskadiko Nekane Errasti izan dugu sarean, dagoeneko hamaikagarren edizioa duen ekimenaren berri hizketan. Nekane Errasti Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza fakultateko koordinatzailea da, unibertsitatearen izenean proiektuaren kolaboratzailea dena.

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaInternet

Denbora asko pasatzen dugu sare sozialetan, gero eta gehiago. Ez dugu horretarako inolako azterketarik behar. Twitterren txio batean aipamena egin didatelako, Facebooken aspaldiko gelakide baten mezua jaso dudalako edo Instagramen aste honetako story-a ez dudalako argitaratu, beti dugu zereginen bat, ezinbestean egin beharrekoren bat sarean, edukiren bat utzi beharra. Hori

Irakurri Gehiago
EuskaraGizarte digitalaIrratia

Ohiko galdera da ea Wikipediaz fidatu gaitezkeen. Horretarako errora jo behar dugu: badakigu Wikipedia irekia dela eta denok idatz dezakegula, baina, ba al dakigu Wikipedian nola idatzi behar dugun? Azkue Fundazioaren eskutik, Wikipediaren txokoan, Aitzol Astigarraga eta Aiora Mugikak Wikipedian idazteko gakoak azaldu dizkigute: Hemen duzu Wikipedia estilo-gida.  

Irakurri Gehiago
Gizarte digitala

Algoritmo hitza gero eta ohikoagoa da irakurtzen ditugun testuetan. Azken urteetan, adimen artifizialaren garapenarekin, algoritmoak ahalguztidunak direla dirudi. “Algoritmoak behar bezala iragarri zuen birusa Txinako eskualdetik Bangkok, Seúl, Taipei eta Tokiora pasatuko…” [1][2] moduko esaldiak gero eta sarriago irakurtzen ditugu.     Garai batean, berriz, algoritmo hitza zerbait xumeagoa zen.

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaI+G+B

Astero bezala Lorea Argaratek esperientziaren bidez hurbildu gaitu eremu digitalera. Gaurkoan Adimen Artifizialaren mugak azaldu dizkigu ezkutaketan nola jolastu ikasi duen robot esperientziaren bitartez. Partiden poderioz jolasaren trikimailuak ikasteko kapaza al da makina?

Irakurri Gehiago
Internet

“Twitterren kontu alternatibo eta salaketa matxista, faxista, arrazista eta horrelakoak salatzen dituzten kontuen zentsura hasiberri eta lotsagabearen, eta urtarrilaren 1ean indarrean sartuko diren arau berrien aurrean, nik eta beste askok #NiMastodoneranoa dakartzagu”* Horrelako hainbat mezu zabaldu ziren twitter sare sozialean aurreko abenduan, hau @T3rrOrRojo1917 ezker aktibistaren mezua izan zen. Aldian

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaInternet

Japoni askotan begiratzen diot teknologia eta robotikarekin duten harremana dela-eta. Nahiz eta Bilboko Xing Yuan jatetxean badugun iada mahaiak zerbitzen dituen robota (kasu honetan txinatarra) oraindik ez gaude batere gertu datozen berrikuntzetik. Oraingoan Hatsune Miku ezagutu dut lagun on bati esker, eta Urtarrilaren 28an Bartzelonan egongo da kontzertua ematen. Nor

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaIrratia

Lorea Argaratek azaldu digu 2020ak, eremu digitalari dagokionez, emango duena. Azken hilabeetetan aurreikusi diren joerak, datu kudeaketari dagozkionak gehien bat, gogor joko dute datozen hilabeetan. Podcast honetan arreta non eta nola jarri behar dugun entzungo duzu.

Irakurri Gehiago
PARTEKATU

Sarean.eus