Web irratia

Gaurko saioan, Smart city bat zer den ezagutzeaz gain, turismoak eta teknologiak duten harremanari buruz hitz egingo dugu Jessika Nolascorekin.

Horrez gain, Manex Garaiok, “La liga” Espainiako selekzioaren aplikazioa instalatzerakoan onartzen ditugun baimenen ondorioak kontatuko dizkigu.

Ongi amaitzeko, Azkue Fundazioaren eskutik, EHfurgo bloga ezagutuko dugu. Furgonetan bidai bat egin nahi izanez gero oso interesgarria.

ALBISTEAK

Gizarte digitala

Ia hiru urte igaro dira egun zirraragarri hartatik: ICANN erakundeak .EUS domeinua onartu zuen eguna. Berria lau haizetara zabaldu zen. Bakarrik zabaltzen den berri horietako bat zen. Oihartzuna berezko duena. Eta proiektuak irabazitakoa ere bai. Urte asko nolabaiteko isiltasunean eman genituen. Bagenekien prozesua luzea izan zitekeela. Are, ezin genezakeen bere

Irakurri Gehiago
HardwareaMugikorrak

1990. urtean telefonia mugikorra merkaturatu zenetik,  etengabeko eboluzioa jasan du mugikorren arteko komunikazioetarako teknologiak; GSM edo 2G, GPRS edo 2.5G, UMTS edo 3G, HSPA edo 3.5G, eta gure artean egun hedatzen ari den 4G-LTE. Baina bere aurrekariek ez bezala, 4G-LTE teknologiak zer esan ugari eman du. Erabiltzailearen ikuspuntutik benetako abantaila

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaSoftware librea

Materian sartu orduko sarrera artikulu bat idatzi nahi nuen, izan ere, ezinbestekoa deritzot hemen zertaz berba egingo dugun jakitea berba egiten hasi orduko. Gai anitz kontutan hartu nahi ditut beti ere orbita berdinarekin ardatz: Software librea, jakintza askea eta ahalduntze eta parte-hartze kolektiborako teknologiak eta nork daki, agian hurrengo artikuluetan,

Irakurri Gehiago
Gizarte digitala

Nireek 0,386 dolar, Financial Timesen datuen balioa ezagutzeko kalkulagailu digitalaren arabera. Milako lotetan saltzen direnez gero, nire eta ni bezalako beste 999 lagunen datuak 386 dolarrean salduko lirateke, kanbioan 341 euroan. Datuak garestiago salduko lirateke: Aberatsa banintz Haurdun banengo Argaldu nahiko banu Gaixotasun kronikoren bat banu … Niri bost, nik

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaMugikorrak

Badira zenbait urte selfiak ateratzea modan dagoela. Nork bere buruari argazkiak ateratzeko zenbait gailu ere moda honi gehitu dira eta oso ezagunak bilakatu diren selfie makilak ere guregana iritsi ziren. Hainbesterainokoa da selfie sukarra gaur egun jende asko ikusi dezakegula “makilatxo” batekin kaletik argazkiak ateratzen edo hori baina gehiago, kirola

Irakurri Gehiago
Hezkuntza

Gaur egun adostasuna duen baieztapena da: Oinarrizko Hezkuntzaren bukaeran ikasleak lortzea espero den irteera-profila, neurri handi batean, oinarrizko konpetentzien baitan definitzen da. Horrela diote Euskal Curriculumaren egitasmoak (2005), Europako Batzordearen gomendioak (2006), Loi d´Orientation-ek (2006), LOMCE-k, Nafarroako eta EAEko dekretuek. Euskal Curriculumean, euskal hezkuntza ereduaren ardatzak definitzen ahalegindu gara eta

Irakurri Gehiago
Gizarte digitala

ICANN-en erabakiz gTLD (generic Top Level Domain) guztien funtzionamendua aldatu egingo da aurtengo abenduaren 1etik aurrera. Domeinu-izen baten jabe edo titularraren informazioa (domeinuaren jabe den enpresa/norbanakoaren izena, posta-helbidea, etab.) aldatzeko asmoa baduzu, araudi aldaketa hau interesatuko zaizu. Orain arte domeinu-izenaren jabearen informazioa aldatzeko nahikoa izan da erregistratzailearen orrialdera joan eta

Irakurri Gehiago
Euskara

.EUS elkartea, beranduago fundazio bihurtu zena, .EUS domeinua lortzeko helburuarekin sortu zen, beraz esan genezake bere helburua lortu duela.  2014ean ICANNek beste 783 domeinuen artean .EUS domeinua onartu baitzuen.  Zortzi urteko lanaren ondoren 2014ko abenduaren 3an abian jarri ziren lehenengo .EUS domeinuak . Lehenengo helburua lortu ondoren beste fase batean sartu zen

Irakurri Gehiago
Gizarte digitala

Bizirik dagoen ekosistema baten modukoa da Internet. Etengabe aldatzen, eboluzionatzen, garatzen ari da, eta uneoro aurkitzen ditugu bertan espezie eta animalia berriak. Azken urteotan, ordea, inoizko aldaketarik handiena bizi izan du, eta gehienak ez gara horretaz ohartu. Beno, gu bai, hein batean behintzat. Azken 30 urteotan .com, .net eta domeinu

Irakurri Gehiago
PARTEKATU

Sarean.eus