2014an .eus domeinua sortu zenez geroztik, bilaketa motorren bitartez (SEO: “Search Engine Optimization”) erabiltzaileen bilaketetarako optimizatutako euskarazko edukiak garatzea saihestu ezinezko eginkizuna da.
“Euskarazko komunikazio digitalaren makineria .eus domeinuaren jaiotzarekin aktibatu da”.
Egia esan, nire iritziz ere SEO ez da aukera bat, baizik eta “arlo digitalean (ia) edozer egitea” ulertzeko modu bat soilik. SEO ordena da, eta ordena lehenengo oinarrietako bat da edozein garapen digital hasteko.
Hara, bada, lehenengo aholkua: “Ahaztu SEO, jarri zure arreta eginkizuna ordenaz eta ezagutzaz egiten, eta SEOa berez-berez etorriko da. Ez dugu SEO “ahalegin gehigarri” bezala ulertu, ezta “tortura” gisa ere, noski.
Post honetan, urtarrilean agindu genuen bezala, gure gomendioak partekatu nahi ditugu zuekin; azken urte hauetan webgunea garatzean lortutako ondorioen emaitza dira.
1. Jakin zein den zure irakurleen edo bisitarien hizkuntza.
Oso ezagunak diren puntu batzuk berrikusiko ditugu, egonarriz… abiapuntua finkatzen ari gara bakarrik.
- Zuen irakurleen hizkuntza euskara da. Haientzat idazten duzue, eta euskaraz egiten duzue, jakina.
- Nola aurkitu zaituzte zure irakurleek/bisitariek? Hiru aukera proposatzen ditugu:
- Ezagutu egiten zaituzte, badakite nor zaren: zure izena idazten dute eta erraz aurkitzen zaituzte.
- Ez zaituzte ezagutzen, gai bati buruzko informazioaren bila dabiltza soilik. Euskaraz bilatzen dute, hau da, bilatzailean euskaraz idazten dute hitza (esate baterako: “bertsolaria”), eta emaitzen artean, baina 2. orrian, “zu azaltzen zara mirariz”.
- Ez zaituzte ezagutzen, gai bati buruzko informazioaren bila dabiltza soilik. Euskaraz bilatzen dute, hau da, bilatzailean euskaraz idazten dute hitza (esate baterako: “bertsolaria”), eta emaitzen artean, zu azaltzen zara lehenengo hiru emaitzetan. Zorionak!
2.2 puntuaren eta 2.3 puntuaren arteko desberdintasuna honetan datza: 2.2 puntuan, beharbada, gai horretan esperientzia duzu, badaramazu denbora bat hitzarekin lotutako eduki-kopuru handia idazten (txapelketak, etab.) eta baduzu audientzia, baina…, 2.3 puntuan, Irakurlea/Bisitaria euskaraz konfiguratutako gailu bat erabiltzen ari da, hau da, bilatzeko hitza sartu aurretik bilaketako hizkuntza adierazten ari da. “Bilatzaileek” (Google, Bing, Mozilla, RRSS*) lehenengo Irakurlea/Bisitaria erabiltzen ari den “nabigatzailearen” (Chrome, Mozilla Firefox#1, Internet Explorer) hizkuntza “begiratzen” dute, eta informazio hori erabiltzen dute hizkuntza horretan idatzita dauden edukien “iragazte naturala” egiteko. Jakina, eragin berbera lortuko dugu, baldin eta “bilatzailea” euskaraz konfiguratzen badugu; faktore hori lehentasunezkoa da beti, erabilitako beste edozeren aurretik.
* Facebook, Twitter, Instagram, Behance… zalantzarik gabe, horiek ere “informazio bilatzaileak” dira; har ditzagun aintzat euskarazko edukiak sortzerakoan, eta ez ahaztu inoiz zure audientziari zure kanal sozialen berri ematea.
- Ondorioa. Zure irakurleen hizkuntzak eta haiek zure gailu digitalak (nabigatzaileko hizkuntza, bilatzaileko hizkuntza) erabiltzeko moduak eragina dute zu erarik onenean aurkitu ahal izateko.
- Konponbidea. Euskaraz bilatzeko modua finkatuz joan behar du, erabiltzaileak (irakurleek/bisitariek) garatuz doazen jarduerarekin. Gailuen aukeren berri eman beharko dugu; horrek mesede egingo dio euskaraz egingo diren bilaketen bolumenari, eta, horrenbestez, lehenengo pantailetan bilatzaileak erakusten joango diren euskarazko emaitzen bolumenari.
- Gomendioa. Egin jarduerak, zure irakurleek/bisitariek Interneten nabigatzen ari direnean erabiltzen duten hizkuntza zein den jakiteko. Erabili zure sare sozialak: proposatu jolasak, egin inkestak, txertatu zure harremanetarako formularioan edo “newsletter”-ean irakurleak/bisitariak euskarazko edukia duten emaitzak lehenesteko beraien bilaketak konfiguratzen edo nolabait egokitzen dituzten esatera gonbidatzen dituen “galdera atsegin” bat.
- Tresna Digitala#1: Firefox euskaraz.
2. Edukiak euskaraz? Galdetu zeure buruari NORI, ZER eta ZERTARAKO
Bai, lehenengo zuen irakurleei edo bisitariei ZER helarazi nahi diezuen edo haiekin zer partekatu nahi duzuen hausnartzera gonbidatzen zaituztegu, eta, batez ere, bitarteko digitaletan euskara ZERTARAKO erabiltzen duzuen.
2.1 Norentzat? Zure audientzia
Aztertu edo planifikatu zure .eus domeinuan duzun edo izan nahi duzun audientzia. SEO !
Ahalegindu zaitez emaitza “kuantitatiboak”, zenbakiak, izaten.
Faktore* giltzarriak hauek dira:
- Bizilekua.
- Jatorrizko/Ohiko hizkuntza.
- Gailu, nabigatzaile nahiz bilatzaileetan erabilitako hizkuntza.
* Oraingo erabiltzaileen geolokalizazioa edota etorkizuneko erabiltzaileen estatistika ofizialak analizatuz lortutako datuak.
- Facebook iq.
- google analytics.
- estatistikako institutu nazionala. Ine.
- Google 2016 Customer’s Report.
Joerak
* Zaindu zure edukia interesgarria izan daitekeen > google trends.
* Aldian behingo azterketak: .eus webgune bat sortzea erabaki baldin baduzu, gai jakin bati buruz edukiak sortuz joateko gune moduan, zure audientzia handituz/aldatuz joan daiteke berez, edukia garatzearekin batera.
2.2 ZER kontatu edo partekatu nahi duzun
Informazio iraunkorra: Nor garen, zer egiten dugun, garapenak, gaiak…
- Zure garapen faseen arabera, eduki egitura/arkitektura bat sortu behar duzu. Zure nabigazio menu nagusira eramango duzu. SEO !
- Orokorretik (+ bilaketak) partikularrera.
- Zeharkako joerak: zure erkidegoari edo sektoreari dagozkion hitzak. Kategoriak.
- Sare sozialetan planifikatutako zabalkundea. Komunikazio-plana.
Informazio dinamikoa, edukiak sarri aldatzen dituzu: blogak.
- Edukien plana faktoreetara bideratu behar duzu: aldi baterakoak eta urtaroz urtarokoak.
- Aldi bereko joerak.
- Sendotu eduki iraunkorrak, eraman trafikoa.
- Sare sozialetan zabalkunde paraleloa. Komunikazio-plana.
- Zeharkako joerak: zure erkidego edo sektoreari dagozkion hitzak. Traola.
2.3 ZERTARAKO idazten duzun
Gai edo sektore bati buruzko baliozko informazioa sortzea.
Zure helburua hau baldin bada, orduan, bai, SEO komeni zaizu. Eta, egoera horretan, hauxe bakarrik gomendatzen dizugu: informa zaitez. Guk izen bat bakarrik emango dizugu, eta haren liburua eros dezazun iradokitzen dizugu; Fernando Macia da bera. 2017an, SEO euskaraz garatzeari buruz Fernandorekin hitz egiteko zortea izan dugu, eta haren iruzkinek post honetako ildoa elikatu dute.
Oinarrizko amarruak:
- Era egituratuan idatz ezazu gutxieneko informazio unitateekin, unitate horiekin “jokatu” ahal izan dezazun, eta, horrela, irakurleetako bakoitzak behar duen informazioa eskuratu dezan.
- Unitate horietako bakoitzak “izenburu” bat izango du. Izenburu hori izango da analizatu beharko duzun identifikatzailea. Bilatzaileek zure edukian irakurtzen duten lehenengo testua denez, zure oraingo erabiltzaileek edota etorkizunekoek erabiltzen edo erabiliko dituzten bilaketa-hitzekin bat datozen zaindu beharko duzu.
Adibidea:
Zure edukian Euskadiri buruz hitz egiten bada, eta zure ataletako batek (menuaren bitartez eskura dauden orriak) “Mendi ibilbideen” berri ematen baldin badu, azter ezazu erabiltzaileen bilaketa-joera zein den, eta idatz itzazu sarrien erabilitako hiru sinonimoak.
Tresnak #XX:
Kalkulu-orria: Excel, etab. Hitzen zerrenda sortzen joan behar duzu.
Google Trends.
Salmenta.
Zure helburua saltzea baldin bada, bi ekintza gomendatzen dizkizugu:
- Zure audientzia aztertzeko ahalegin handiagoa egitea. Zure helburuak lehenetsi itzazu, EZ ezazu SEO lehenetsi, litekeena da salmenta gaztelaniaz jakinarazi behar izatea, zure orriko bisitak finkatu ahal izateko.
- Establezimendu “fisikoa” baldin baduzu, zalantzarik gabe, erabil ezazu tokiko SEO. Eta euskaraz, jakina.
Hurrengo post-a:
> tokiko SEO. Pentsa dezagun etorkizunean, sendotu dezagun tokiko SEO euskaraz.