Ez da izugarrizko jarraipena egiten ari naizelako, ezta ezagutza berezirik dudalako ere, baina bai interesa pizten didatela blockchain eta NFT-en inguruan izaten ari diren mugimenduak. Horrenbestez, beste behin ere hari berari tiraka jarraituko dut idatzi berri honetan.

Iñaki Alegriak bikain borobildu zuen bere artikuluan NFTak zer diren ulertzeko beharrezko zaizkigun ideiak eta irakurtzera gonbidatzen zaituztet. Zorteko gara sarean.eus-eko irakurleak, zalantzarik ez. Oinarria, beraz, izan badugu. Baina ez al dago urruti teknologia berri hau gure egunerokotasunetik?

Akaso bai. Neuk saiakeratxo batzuk egin ditut horren inguruan, oso apalak, nahi baino apalagoak. Neure burua behartu behar izan dut horretara, egun behar edo egungo nire jardueratarako erabilpen argirik ez baitiot ikusten. Hau kontutan hartuta, urrutiko intxaurrak direla pentsa dezakegu. Aldiz, bestela pentsaraztera eramaten nau ogasun publikoa NFTen salerosketatako jardueratan zerga ezarri berri duela irakurrita. Beti pentsatu izan dugu erregulazioa atzetik datorrela, baina badirudi kriptodiruaren atzeratu baziren ere, blockchainean oinarritzen diren NFTen inguruan azkar mugitu dela. Eta bai, horren eragilerik handiena salerosketatan izaten ari den bolumena da, nahiz eta azken azken datuek salerosketak eta NFTen hasierako balioak galerak izan.

Zerga hauek ez dira nolanahikoak. BEZ zerga izango dute, hau da, %21eko gain karga hain zuzen ere. Kuriosoa da nola arte lanek BEZ murriztuaren gain karga dutela, hau da, %10ekoa. Digitalizazioak, alderantzizkoa pentsa arazten badigu ere, bikoitza baina handiagoko errekargoa du. Nola arrazoitu du ogasunak erabaki hori? Zerga aktiboari berari ez zaiolako aplikatzen, baizik aktbo horren “kontratu” edo “ziurtagiriari”. Hau da, kuadro bat saltzerakoan koadroak berari jartzen zaio zerga; NFTeen kasuan “kontratua” saltzen denez eta berau artelana ez denez, %21ko zerga izan behar duela ondorioztatzen du.

Ez zaio erraz egingo ogasunari zerga hauek biltzea. Argi dagoena da negozio berri hauetan murgiltzen diren startup eta empresek bai ordaindu beharko dituztela ogasunarekin arazorik ez izateko.

Ikusten duzuen moduan, gu geu ez bagara ere NFTen munduan oraindik murgildu, gero eta gertuago dugun errealitate bat dela ezin uka.