Huaweik, Txinako gobernuak eta zenbait operadorek Interneten funtsezko alderdi bat birdiseinatu nahi izateak alarma guztiak piztu ditu.

Huaweik, Txinako zenbait operadorek eta Txinako gobernuak NewIP izeneko “Internet berria” proposatu diete Nazio Batuei. Honen helburua egungo TCP/IP protokoloa azpiegitura guztiz berriarekin ordezkatzea da. Haatik, proposamenaren diseinua aztertuta, sare horretan sor litezkeen pribatutasunari eta kontrolari buruzko zalantza asko piztu ditu. 

NewIP protokoloaren jatorrizko proposamena iazko irailean egin zuten Nazio Batuen Nazioarteko Telekomunikazio Batasunaren (ITU) bilera batean. Bilera hartan, Huaweik Internet nola irudikatzen duen azaldu zuen, protokolo honen garapenean lan egiteko egitura formal bat ezartzeko proposamena egitearekin batera.

 

TCP/IP ordezkatzea datuen kontrola indartuz

Gaur egun erabiltzen dugun TCP/IP protokoloaren bidez datuak transmititzeko gailu bakoitzak informazio-paketeak bidaltzen ditu helbide zehatz batera. Transmisio-protokolo hori (TCP protokoloa) eta honekin batera doan helbide-sistema (IP protokoloa) ez da apenas aldatu Internet sortu zenetik.

Huaweik proposatutako sistema berrian aurrekoa baino “IP helbide-sistema dinamikoagoa” duen arkitektura deskribatzen du. Azaltzen dutenez,  sareak geroz eta bananduago daude, eta, beraz, horien arteko komunikazioa protokolo berriarekin baino konplexuagoa eta motelagoa dela. Horren ordez, sare bereko gailuak haien artean zuzenean komunikatzea ahalbidetuko duen teknologia proposatzen dute, satelite edo bitartekari baten mende egon gabe.

 

Datuen bidalketa bitartekaririk gabe egin ahal izateko protokolo dinamikoagoak nolabaiteko identifikazio sistema beharko luke. Eta ondorioz, datuen jarraipena egin beharko luke. Hain zuzen, hori da kezka eragin duena; erabiltzaileen eta… Click To Tweet

 

Datuen bidalketa bitartekaririk gabe egin ahal izateko protokolo dinamikoagoak nolabaiteko identifikazio sistema beharko luke. Eta ondorioz, datuen jarraipena egin beharko luke. Hain zuzen, hori da kezka eragin duena; erabiltzaileen eta datuen kontrolerako aukera bezala ulertu baita. 

ITUri proposatutako NewIP Interneteko protokolo berriak, teorikoki, egungo TCP/IP estandarrak baino helbide eta sare-kudeaketa eraginkorragoa eskaintzen du, baina dirudienez, gobernuek herritarrak zentsuratu eta iker ditzaten aukera ematen du. Hainbat iritziren arabera, “isiltze-agindu” bat egongo litzateke, eta, horri esker, aukera legoke sarearen erdigune batetik helbide zehatz batean bidali edo jasotzen diren datuak eteteko. Aukera hau oso erabilgarria izan liteke Txinako gobernuak, edo beste edozein gobernuk erabiltzaile zehatz bat isilarazi nahi izanez gero.

 

Protokolo berriaren aurkako mugimenduak

Proposamena Nazio Batuen Nazioarteko Telekomunikazio Batasunean (ITU) aurkeztu zen iaz. RIPE, Europan, Ekialde Ertainean eta Erdialdeko Asian IP sareak koordinatzen dituen erakundea, aldaketa horren aurka agertu da.

RIPEk (Europar Batasunean du egoitza) IPv4 eta IPv6 helbideen esleipena eta erregistroa gainbegiratzen ditu. Bere web ofizialean argitaratutako artikulu batean, sarea sortu zenetik martxan dauden Interneteko oinarrizko protokoloak birmoldatzearen aurka dagoela adierazi du. Funtsean, RIPEk uste du Txinak proposatutako Internet berri hori “ez dela behar duguna”, “ez baita teknologia berrien benetako beharra, Interneten gobernantza-egitura aldatzen saiatzea baizik”.

Interneten erabilera kontrolatzeko gudaren beste atal bat zabalik dagoela dirudi, baina oraingoan behintzat, ez dirudi NewIP estandarrak arrakastarako aukera duenik.