Neurtzen ez dena, ezin da hobetu “. Peter Druckerri egozten zaion esaldi honek neurketaren garrantzia agerian uzten du. Esaldia William Thomson Kelvin (Lord Kelvin) fisikari eta matematikari britainiarrari dagokio (1824-1907): “Definitzen ez dena, ezin da neurtu. Neurtzen ez dena, ezin da hobetu. Hobetzen ez dena, beti degradatzen da “.

Lortzen dituzun emaitzak neurtzeko sistema aldatu egingo da mugitzen zaren produktu edo zerbitzu motaren arabera. Ez da gauza bera izango software-negozio bat, hala nola app-ak garatzea edo erabiltzaile-esperientziarekin lotutako zerbitzu jakin bat zenbait programarekin eta gauzen Internetekin, produktu fisiko batekin edo zerbitzu profesional batekin. Bolumena, heterogeneotasuna eta azken bezeroarekiko distantzia asko aldatuko dira, eta, ondorioz, baita zure datuen aberastasuna eta sakontasuna ere.

ITZULI itzultzaile neuronalaren erabilera neurtzerakoan, hitz kopurua neurtzen hasi ginen eta segituan ohartu ginen erabileraren %20 baino gehiago hitz bakar bat itzultzeko erabiltzen zela. Emaitza ez zen zehatza, itzultzaileak kontestua behar du. Esate baterako, ojo hitza begia, zuloa edo kontuz hitzarekin lotu daiteke. Beraz, aldaketa bat egin genuen, hobekuntza bat, hitz bat edo bi itzultzeko eskaeretan itzultzailera joan beharrean, hiztegira bideratu zen.

Batzuetan neurtzeak, erabileraren datuak jasotzeak, ez du hobekuntzarik bideratzen. Badakigu goizetan, gaztelera-euskara gehiago erabiltzen dela eta arratsaldeetan, euskara-gaztelera, ziurrenik arratsaldeetan eskola lanetan laguntzeko erabiltzen delako, bai ikasleek eta baita gurasoek seme-alabei laguntzeko.

Datuak jasotzea lan nekosoa izan daiteke, beraz, modu automatikoan jaso beharko genituzke. Gure organizazioan W10 euskaraz zenbat erabiltzaile duten jakitea erraztu behar da, modu automatikoan jaso behar da, erabilera areagotzeko egiten ditugun ekintzak eragina duten ala ez jakiteko beharra baitaukagu.

Sarritan Euskararen ahozko erabilera neurtzeko kanpainak egiten dira eskola edo udaletan, neurketa eskuz egiten denez kostua handia izaten da, gehienetan, neurtzeko abiapuntua lagin bat izaten delarik. Zergatik ez automatizatu ahozko erabileraren neurketa?