Nire lehenagoko ekarpenetan, zenbakikuntza-sistema bitarraz, memoriaz, disko gogorrez, aritu izan naiz. Izan ere, garrantzitsua iruditzen zait konputagailuaren funtzionamenduaren jabe izatea, horrela konputagailuek sorpresa gutxiago emango dizkigute eta.

Magia eta sorginkerietan sinesten genuen garaia atzean utzia dugu. Zientziak demostratzen dizkigu nola gertatzen diren batzuetan ulertzea zailak zaizkigun fenomenoak.

Konputagailuekin ordea, badirudi prest gaudela sinesteko hor barruan gertatzen dena magia dela, baina, ezer urrutiagorik! Gailu informatikoen barruan gertatzen dena ere zientzia da eta ez magia. Hori azaltzen lagundu nahian aritu dira Code.org-ko lagunak eta horretarako bideo serie bat sortu dute. How computers workdeitu diote bideo serieari, “Konputagailuen funtzionatzeko era” izan zitekeen seriearen euskarazko izenburua.

Serie horren barruan: What makes a computer, a computer?edo “Zerk egiten du konputagailua, konputagailu?”; Binary and Dataedo “Bitarra eta datuak”; Circuits and Logicedo “Zirkuituak eta logika”; CPU, memory, input and output edo “CPU, memoria, sarrera eta irteera”; eta Hardware and Software edo “Harwarea eta Softwarea”.

Oso bideo interesgarriak dira, eta gainera, M8a, edo emakumeen eguna, hementxe izanda, oso aproposak dira, teknologia digitalaren munduan dabiltzan emakume batzuk aurkezten dizkigutelako.

Iaz, garai honetan bertan, atzoko eta gaurko emakume informatikariez aritu nintzen eta aurten, Code.org-k publikatu berri dituen bideo hauek beste bide bat eman didate gai honi heltzeko, argi uzten baitute informatika eta baita behe mailakoa, hau da, konputagailuen tripetan sartzen den zientzia horretan emakumeak ez direla arrotzak. Arlo honetan hain ohikoak ez diren irudiak erakusten dizkigute eta eskertzekoa da. Ikusi bestela:

Bost emakume hauek, beste gizon batzuekin batera (baina hori ez da gaurko kontua), azaltzen digute nola funtzionatzen duten konputagailuek.

Konputagailuek 0-ko eta 1-ekoekin lan egiten dute:

Zenbakikuntza-sistema bitarra ikusi genuenean ikusi genuen zenbaki guztiak adieraz daitezkeela 0-ko eta 1-ekoen bidez.

Bada, dena adierazi omen daiteke zenbakien bidez, beraz, baita 0-ko eta 1-koen bide

Beraz, sarrera gailuetatik datorren informazioa 0-ko eta 1-ekoetar bihurtzen da. Sarrera hori CPUan prozesatzen da memorian gordez edo ez, eta irteera gailutik itzultzen zaio emaitza erabiltzaileari.

Baino, zertaz ari gara esaten dugunean sarrera hori prozesatzen dela?

Bada, memorian gordeta dauden aginduak betearazten ditu prozesadoreak.

Hori guztia zirkuituen bidez egiten da. Lehen oso handiak zirenak eta orain ordea mikroskopioarekin begiratu beharrekoak.


Ikus daitezkeen horiek, zirkuituak, txipak, kableak, eta abar, horiek dira hardwarea.
Eta ikusi ez, baina hardwareari nola funtzionatu behar duen agintzen diona, softwarea da.
Ikusten duzuen bezala, ez dago ez misterio ez sorginkeriarik hor barruan. Eta emakume hauek espero dute haiek bezalaxe beste batzuk ere lagunduko dutela etorkizuneko konputagailuak diseinatzen eta zirkuitu digitalekin sormena erabiliz tresna erabilgarri asko eraikitzen.

Euskaratuko al ditugu bideo hauek gure gazteengana ere irits daitezen?