1.    SAREKO MARKETINAREN GARRANTZIAZ JABETU

  • Helburua gehiago saltzea izan behar da, eta digitalki ondo egoteak xedea lortzera eraman gaitzake. Hori bai, beti ere estrategia bat jarraituz.
  • Komertzioak digitalki hazi behar du:
    • 0. maila: Ez da digitala, ez du presentziarik sarean.
    • 1. maila: Sareren batean badu presentzia baina estrategiarik gabe.
    • 2. maila: Konpromisoa, estrategia bat digitalki.
    • 3. maila: Komertzio integrala, marketin digitalaren gako guztiak lantzen direnean.
  • Ahaztu denboraren faltaren aitzakia, anolaketa eta estrategia falta da.
  • Gure komertzioa Google Maps-en egon behar du, horretarako Google My Business zerbitzuan izena eman behar dugu, eta kokapen bat kudeatu.

2.    IRUDI DIGITALA LANDU, BAINA IRUDI FISIKOAREKIN KOHERENTZIA MANTENDUZ

  • Komertzioaren 2 identitatek sortzen dute identitate erreala. Identitate fisikoan, digitalera bideratzeko aukera izan behar da eta digitaletik fisikora baita ere, noski. Bietan helarazten dugun irudia koherentea izan behar du.
    • Identitate fisikoa
  • Identitate digitala

3.    WEB-ORRI ZENTRALA

  • Web-orria gure katalogo zentrala da, eta ezaugarri hauek behar ditu:
    • Eduki garbia eta menu erraza…
    • Domeinu egokia eta posta elektroniko profesionala.
    • SEO posizionamendua landu. Webgune bat izate hutsarekin ez da nahikoa, Google-en bilaketetan agertu beharko luke.
    • Gailuetara egokitu behar da: mugikorrak eta tabletak. Geroz eta gehiago interneteko erabiltzaileek gailu hauek erabiltzen dituzte.
    • Web-orria, eguneratua. Blog bat baliabide ona izan daiteke.

4.    SARE SOZIALEN LANKETA

  • Sare sozialen lanketa:
    • Gure helburuak betetzen dituztenak.
    • Gure publiko objektiboa dauden horietan.
  • Edukiaren lanketa:
    • Saltzeko gaudela gogoratuz, gure produktu eta zerbitzuei buruz htz egin behar dugu, baina gure publikoari interesatzen zain hori ere noizbehinka eskainiz (berriak eman/hezi).
  • Planifikazioa:
    • Maiztasun bat ezarri behar da sare sozialak eguneratuta mantendu ahal izateko.
  • Interaktibitatea
    • Erantzun komunitateari eta beraien interesekoak izan daitezkeen gaiak jarri. Gure argitalpenen moduan interakzioa bilatu, galdera erretorikoekin adibidez.

5.    PLATAFORMA DIGITALEN INTEGRAZIOA

  • Web-orritik sare sozialetara eta web 2.0 tresnetara bidea izan behar da.
  • Sare sozialek erabiltzaile izen bera izan behar dute. Webgunearen domeinuan dagoenarekin bat badator hobe.
  • Sare sozialetatik web-orrira iristeko aukera erraza izan behar dugu.

6.    KOMUNITATEA EZAGUTU ETA ZAINDU

  • Estatistikei esker komunitatea ezagutu behar dugu (Facebook Insights, Google Analytics, Hootsuite…).
  • Komunitatea handitzen saiatu behar gara, horretarako:
    • Marketing offline, sareari erreferentzia eginez.
    • Plataforma digitaletan ordainpeko iragarkiak, sare sozialak, Google…
    • Zozketak.
  • Komunitatea zaindu, berarekin interakzioa izanik eta beraien lekuan jarriz.
  • Markaren atzean dagoen jendea azaleratu.

7.    WEB 2.0 TRESNEN ERABILPENA

  • Milaka tresna daude, helburu eta beharrengatik bilatzean datza.
  • Lekuaren kokapena ondo landu, gertutasuna bermatu.

8.    E-COMMERCE

  • Produktuak sarean saltzeko aukerak.
  • Zerbitzuak sarean saltzeko aukerak.
  • Gure web-orrian bertan izan daiteke edo beste plataforma batean ere. Kasu horretan, komisio bat eramango dute kudeaketa dela eta.

9.    E-MAIL MARKETING

  • Interesgarria da maiztasun zehatz batekin, gure bezeroei aldizkari informatibo bat bidaltzea e-postaz.
  • Aldizkari horretan izena emateko aukera eskaintzen badugu, bezero berriak lortzeko aukera izango dugu.
  • Datu base on bat lortu behar dugu, jarraian posta masiboak bidaltzeko tresna bat aukeratu beharko dugu (MailChimp, MailRelay…),  eta eduki erakargarria sortu behar dugu harpidedunentzat.
  • Garrantzitsua izango da emaitzak ondo aztertzea.

10. PUBLIZITATEA INTERNETEN

  • Hainbat lekutan egin dezakegu publizitatea:
    • Sare Sozialetan (Facebook, Instagram, Twitter, Youtube…):
      • Publikoaren segmentazioa eta kostua da alde positiboa.
    • Bilatzaileetan (Google Adwords Google bilatzailearentzat, Bing Ads Bing-entzat):
      • Bilaketaren goiko emaitzetan agertuko da.
    • Web-orrietan:
      • Gure publiko objektiboa dagoen web-orriak bilatu eta horietan iragarki bat jarri beharko genuke (web-orri horrek jarriko du tarifa).