Esan ohi den moduan teknologia ez da ona edo txarra. Norberak ematen dion erabileran dago gakoa. Hori da gaur ahotan hartuko dugun programaren muina. KODI kontsolen mundutik datorren multimedia erreproduktorea da. Gure gailuetan instalatu dezakeguna bideoak edo audioak kontsumitzeko, VLC edo Windows media playerra bezalaxe. Software librean garatua dago eta doakoa da eta Linux, Windows, MacOS, Android, iOS eta Raspberry sistemetarako dago eskugaragarri.
Baina badu berezitasun txiki bat: Kodik gehigarriak onartzen ditu. Erreproduktoreari elementuak gehitu ezkero gure gailuan ditugun edukiez gain beste batzuk kontsumitzeko ahalmena ematen diogu.
Erreproduktore bat baina askoz ere gehiago
Eta hau da puntu garrantzitsua, hau da zalaparta eragin duen elementua. Gehigarri horiekin Copyrighta duten edo ordainpekoak diren zuzeneko kirol emankizunak ikusteko gaitasuna ematen zaio KODIri, berez eduki multimedia arruntak kontsumitzeko balio duen programari. Erabiltzaileentzat pagotxa, ez ordea eduki multimedia horien jabeentzat. Eta hau horrela izanik Premier Leagueko arduradunak begiz jota dute KODI.