Denbora azkar igarotzen dela diote eta ze arrazoi! Gaztea irratiak bere 30. urteurrena ospatuko du laster, izan ere, ondo egindako lanak bere fruituak ematen ditu. Alex Padilla elkarrizketatu dugu gaurkoan eta sare sozial ezberdinei buruzko azalpenak eman dizkigu.

Wikilarien tartean, Aitzol Astigarraga eta Galder Gonzalez ikasgeletarako tresnez aritu dira. Ze garrantzitsua den lanerako zein ikasteko baliabide egokiak erabiltzea!