Gaurko saioan, Gari Fullaondo, Athletic Club-eko metologia zuzendaria ohia, izan dugu. Metodologia zuzendariak zein funtzio betetzen dituen azaldu digu eta, ondoren, berak sortutako Kimet Sport enpresaren inguruan hitz egin digu. Entrenamendu programa pertsonalizatuak eskaintzen dituzte eta aplikazio bat daukate horretarako.
Aitzol Astigarraga eta Galder Gonzalez wikilariek kirola eta kirolariei buruz wikipedian dauden artikuluen inguruan hitz egin digute. Lorea Aragarate inteligentzia artifiziala eta emakumeen ahotsaren erabileraren inguruan mintzatu da eta
Manexek domeinu desberdinen prezio igoeraren arrazoiak azaldu dizkigu.