54. Durangoko Azoka izango da aurtengoa eta guk eremu digitalari so egingo diogu eta txoko digitalera, Kabiara, joango gara Gorka Juliorekin. Kabiaren helburuak zein diren, zer egongo den bertan, landuko diren gaiak… azaldu dizkigu. Lorea Argaratek Instagramek like-n kopurua publikoki ikusteko aukera kendu egingo duela azaldu digu. Hala ere, bakoitzak bere like-ak ikusi ditzake.
Honek zer eragin izango du? Zergatik egin du hau Instagramek? Osasunagatik? Edo bere interes propioak daude atzean?