Gaurko saioan Emoki elkarteko Jone Zalduegi izan dugu gurekin. Urriaren 12an Azkuna Zentroan izango diren jokoteknia jardunaldien inguruan hitz egin digu, eta beraien elkarteak egiten dituen jarduerei buruz ere bai. Genero estereotipoak bideojokoetan, ume eta nerabeek bideojokoen bitartez jasotzen duten heziketa, mezu sexistak… gai hauek guztiak jorratu ditugu. Manex mundu digitaleko prezio dinamikoetaz mintzatu da eta Lorea Argaratek gure datuek interneten dituzten prezioak jarri dizkigu mahai gainean.