PuntuEUS domeinuak 5 urte bete ditu eta SAREAN irratsaioaren denboraldi amaiera ospakizunean egin dugu. Fundazioaren Lehendakariak, Iñaki Goirizelaiak, hastapenetaz hitz egin digu, eta Lorea Arakistainek, Fundazioaren Komunikazio arduradunak, domeinuaren osasunaz, eta egunerokotasunaz. Izan ere, bosgarren urteurrenak bi zifra ekarri ditu: prezio normalizazioa – aurrerantzean 19 eurotan erosi eta berriztuko da domeinua- eta domeinu kopurua: 10.000 gara!