Saio honetan, Txus Ordorikarekin, bideo-jokoez eta hauek gizartean duten eraginari buruz hitz egingo dugu. Batez ere, gerra ardatz-puntu duten bideo-jokoei buruz.

Horrez gain, Manex Garaiok “albiste faltsuak gurasoak dira” esaldiaren esanahia azalduko digu, Joxe Rojasen artikuluarekin lotuta.

Ongi amaitzeko, Urtzi Odriozolak maiatzean antolatuko den JOKOTEKNIA, euskal bideo-jokoen jardunaldiari buruz hitz egingo digu.