Xabi Solano gonbidatu dugu sarea lotzera. Berarekin musika eta teknologiaz arituko gara.

Sarean nabigatzen jarraituko dugu PuntuEUS lurraldera heldu arte. Arkaitz Sukuntzak -umore handiarekin seguru asko- egingo digu azken idatzien errepasoa.

Bilbora joango gara ondoren, Rafa Bañalesek, hainbestetan errepikatu dugun “segurtasunez nabigatu” hori, zertan datzan azalduko digu.