Web irratia

Gaurko saioan, adimen artifizialak hizkuntzak ikas ditzakeela frogatu duen ikerlariak, Mikel Artetxek,  itzulpen automatikoaren inguruan hainbat gauza kontatuko dizkigu. Horrez gain, Manex Garaiok, Josu Waliñok idatzitako "MOZ link explorer webguneen SEO egokia aztertuz" artikuluari buruz hitz egingo digu. Ongi amaitzeko, Azkue Fundazioaren eskutik, Maitane Legarretak bere literatur bloga aurkeztuko digu.
Irakurri Gehiago
Gaurko saio berezian Maiatzaren 17an ospatzen den Internet egunaz hitz egingo dugu Sagra Crespo, Mikel Iturbe, Asier Garaialde eta Josu Waliñorekin. Horrez gain, Manex Garaiok datuak babesteari buruzko Europako araudi orokor berriari buruz gauza batzuk kontatuko dizkigu. Ongi amaitzeko, Azkue Fundazioaren eskutik, Iurdana Acasusok fundazioan etorkizunean egin nahi duten bidea azalduko digu.
Irakurri Gehiago
Gaurkoan, 3D inprimagailuen munduan barneratuko gara Tumaker enpresako Aitziber Eizaguirrerekin. Horrez gain, Manex Garaiok, Dabid Martinezen azken artikuluarekin lotuta , gehiago irakurtzeko sekretua zein den kontatuko digu. Ongi amaitzeko, Azkue Fundazioaren eskutik, Oier Peñagarikanok bere bloga aurkeztuko digu, Itsumustuan.
Irakurri Gehiago
Saio honetan, azken urteetan internetak baliatzen duen teknologia jarduera ekonomikoan izan duen eragina ezagutuko dugu Rosa Mazkiaranen eskutik. Horrez gain, Manex Garaiok marketin digitalari buruz hitz egingo digu, Lorea Argarateren "Netflixen algoritmoak" artikuluarekin lotuta. Ongi amaitzeko, Azkue Fundazioaren eskutik, Txerra Rodriguezek soziolinguistikari buruz diharduen bere bloga, Garaigoikoa, aurkeztuko digu.
Irakurri Gehiago
Saio honetan, Sonia Alvarezek bere pasioari buruz hitz egingo digu, gaueko argazkigintza. Gainera, light painting teknikak zer diren azaldu eta erakutsiko dizkigu Horrez gain, Manex Garaiok "Adimena garatzeko 11 trikimailu"  Lorea Arakistainen artikuluari buruz hitz egingo digu. Ongi amaitzeko, Azkue Fundazioaren eskutik, Joxe Rojasek teknopataren txokoa bloga aurkeztuko digu.  
Irakurri Gehiago
  Saio honetan, Txus Ordorikarekin, bideo-jokoez eta hauek gizartean duten eraginari buruz hitz egingo dugu. Batez ere, gerra ardatz-puntu duten bideo-jokoei buruz. Horrez gain, Manex Garaiok "albiste faltsuak gurasoak dira" esaldiaren esanahia azalduko digu, Joxe Rojasen artikuluarekin lotuta. Ongi amaitzeko, Urtzi Odriozolak maiatzean antolatuko den JOKOTEKNIA, euskal bideo-jokoen jardunaldiari buruz hitz egingo digu.
Irakurri Gehiago
Saio honetan sarera konektatzerakoan gure datuen babesari buruz eta jasan ditzakegun erasoez hitz egingo dugu. Gainera, ziber segurtasunean aditua den Joxean Koret-ek honen inguruan ditugun hainbat zalantza argituko dizkigu. Horrez gain, Lorea Arakistanek segurtasunez online erosteko gako batzuk emango dizkigu. Ongi amaitzeko, Azkue fundazioaren eskutik, Peru Iparragirrek berak argitaratutako hainbat blog aurkeztuko dizkigu.  
Irakurri Gehiago
Osasun aplikazioak, e-health... osasunaz eta teknologiaz hitz egitera gonbidatu dugu Nekane Larburu, telekomunikazio inegeniaria eta Vicomtech-eko ikertzailea. Musikari buruzko blogez jardun dugu Jon Pagolarekin eta sarean.eus-i bisita Lorea Arakistainekin.
Irakurri Gehiago
Zer da marketing digitala? Zein dira aukerak eta arriskuak? Nola aldatu da azken 30 urteetan? Amaia Ocerinekin horiek guztiak. Manex Garaiorekin produktibitateaz eta Asier Sarasuarekin blogosferaz Sarean.    
Irakurri Gehiago
Saio honetan interneten nabigatzearen arriskuak eta horren aurrean gure burua babesteko ditugun eskubideak ikusiko ditugu Ion Turrillas IKT abokatuarekin. Horrez gain, Manex Garaiok PuntuEUS-ek egindako "Behatokia" azterketaren azken datuak ekarriko dizkigu. Ongi amaitzeko , Arantxa Zabalak argia.eus-eko ziber-etxekoandrea blogari buruz hitz egingo digu, Azkue Fundazioaren eskutik.
Irakurri Gehiago