Podcasta

Eider Eibar sortzailearekin haurrentzako Kokoak.eus proiektuaren inguruan hitz egin dugu. 2020 hasieran, Kokoak.eus familiak bideo-jokoa izango du; lau atalek osatzen dute eta horietako bakoitzak sormenarekin lotura hertsia dauka.  Azkue Fundazioaren eskutik Wikilarien txokoa ireki dugu, Manex Garaiok Saren.eus webguneko azken berriak ekarri dizkigu, eta Lorea Argaratek kuriositate teknologikoak bildu ditu urtarrilaren bigarren asterako.
Irakurri Gehiago
Iñigo Arandiarekin aritu gara kaixomaitia.eus proiektuaren 13 urteetako bilakaeraz mintzatu eta marko garaikide-teknologikoan kokatzeko. Horrez gain, ikus-entzunezkoekin lotutako beste proiektu batetaz ere mintzatu gara: Tinko eta euskarazko streaming plataformak. Wikilarien tartean, nola egin liburu bat Wikipediarekin? Doako bidaia gidak egiteko modua azaldu digute.
Irakurri Gehiago
Gaurko saioan, Gari Fullaondo, Athletic Club-eko metologia zuzendaria ohia, izan dugu. Metodologia zuzendariak zein funtzio betetzen dituen azaldu digu eta, ondoren, berak sortutako Kimet Sport enpresaren inguruan hitz egin digu. Entrenamendu programa pertsonalizatuak eskaintzen dituzte eta aplikazio bat daukate horretarako. Aitzol Astigarraga eta Galder Gonzalez wikilariek kirola eta kirolariei buruz wikipedian dauden artikuluen inguruan hitz egin digute. Lorea Aragarate inteligentzia artifiziala eta emakumeen ahotsaren erabileraren inguruan mintzatu da eta Manexek domeinu desberdinen prezio igoeraren arrazoiak azaldu dizkigu.
Irakurri Gehiago
Irudiak eta hitzak dira gaurko saioaren oinarri. Oihana Galparsoro eta Nerea Aginako, Usandizaga Instituko ikasleak etorri dira sortu duten Diseinu Grafikoaren Glosarioa zer den azaltzera. Glosario honek Diseinu Grafiko arloko hitz ilunak euskaraz nola esaten diren argitaratzen du, diseinatzaileek egunerokotasunean erabiltzen dituzten hitz horiek. Proiektua nola sortu den azaldu digute, prozesua nolakoa izan den eta liburuak dituen atal desberdinak jarri dizkigute mahai gainean. Lorea Argaratek Netflixek ikus-entzunezkoak abiadura azkarrean ikusteko jarri duen aukeraz hitz egin digu, eta gai berarekin jarrraituz Aitzol Astigarraga eta Galder Gonzalez wikilariak wikipedian dagoen bideoen presentziaren inguruan mintzatu dira beste hainbat gauzen artean.
Irakurri Gehiago
54. Durangoko Azoka izango da aurtengoa eta guk eremu digitalari so egingo diogu eta txoko digitalera, Kabiara, joango gara Gorka Juliorekin. Kabiaren helburuak zein diren, zer egongo den bertan, landuko diren gaiak… azaldu dizkigu. Lorea Argaratek Instagramek like-n kopurua publikoki ikusteko aukera kendu egingo duela azaldu digu. Hala ere, bakoitzak bere like-ak ikusi ditzake. Honek zer eragin izango du? Zergatik egin du hau Instagramek? Osasunagatik? Edo bere interes propioak daude atzean?
Irakurri Gehiago
Aitor Gametxo sortzaileak, gazteen artean sare sozialek bideogintzan duten eragina azaldu digu. Sare sozialak inspirazio modura erabiltzen dira, baina baita bakoitzak egiten duen lana gizartearekin partekatzeko ere. Zein dira gaur egungo gazteek erabiltzen dituzten baliabideak bideoak grabatu eta editatzeko? Bideoen gaiarekin jarraituz, Aitzol Astigarraga eta Aiora Mujikak youtuber-en inguruan hitz egin digute. Euskal Youtuberren komunikatea oso txikia dela azaldu digute, beste hainbat gauzekin batera. Azkenik, Lorea Argaratek Netflixek ikus-entzunezkoak abiadura azkarrean ikusteko jarri duen aukeraz eta horrek sortzen duen antsietateaz hitz egin digu.
Irakurri Gehiago
Azaroaren 23an GameGuneren 21.edizioa izango da Euskaltelen Egoitzan, Bizkaiako Parke Teknologikoan. Lehiaketaren funtzionamendua eta informazioa azaltzen Sabino San Vicente Euskaltel Fundazioaren gerentea izan dugu. Partidak nola jarraitu daitezkeen, parte hartzaileak nor diren, sariak zein diren... eta beste hainbat xehetasun azaldu dizkigu. Horrez gain, abenduaren 6tik 8ra izango den Araba Encounterrari buruz ere mintzatu gara. Azkenik, Manex Garaiok ramsonware-ak zer diren eta gure ordenagailuetara nola iristen diren azaldu digu, Eriz Lopeteguik idatzitako artikulua irratsaiora ekarriz.
Irakurri Gehiago
14/2019 Lege Dekretuaren ezaugarri eta nondik norakoak azaldu dizkigute Josu Waliño PuntuEus Fundazioko zuzendariak eta Ion Turrillas eremu digitalean aditua den abokatuak. Zergatik jarri dute indarrean adierazpen-askatasuna mugatzen duen dekretu hau? Nola eragingo dio honen aplikazioak gizarteari? Aitzol Astigarraga eta Aiora Mujika wikilariek ere dekretu honen inguruko zenbait aspekturi buruz hitz egin digute. Azkenik, Manex Garaiok pasahitzen inguruan hitz egin digu, Juanan Pereiraren artikulua mahai gainean jarriz.
Irakurri Gehiago
Internetak 50 urte bete ditu eta garbi dago gure bizitzak aldatu dituela. Gure egunerokotasunean sartu da, behar bat bihurtu da eta gure zenbait kezken eragile da. Gaur egun, zibersegurtasunak ardura sortzen digu, eta Aitzol Astigarraga eta Galder Gonzalez wikilariekin gai honi buruz hitz egin dugu. Nola bermatzen du erabiltzaileen eta artikuluen segurtasuna Wikipediak? Bestalde, Manex Garaio software libredun smartphonen inguruan jardun da, Igor Leturiaren artikulua oinarritzat hartuta.
Irakurri Gehiago
Gaurkoan historiara jo dugu Lorea Aragaraterekin estralurtarren inguruan egin diren hausnarketak eta gertatu diren kasuen inguruan murgiltzeko. Estralurtarren fenomenoari eta beste hainbati, komunikabideek ematen dioten garrantziak gizartean duen eraginaz ere jardun dugu. Gaiarekin jarraituz, Wikilariekin objektu hegalari ezezagun desberdinei buruz hitz egin dugu. Manex Garaiok euskarazko sareko teknologia errepikatuei buruz hitz egin digu eta, azkenik, Iñigo Martinezek, Eragineko kideak, Sarean Euskaraz jardunaldiak nola joan diren azaldu digu.
Irakurri Gehiago