Web irratia

Inguruan gertatzen denak genetikan duen eragina aztertzen du epigenetikak. Iraia Muñoa ikertzaileak adibideekin azadu digu zertaz ari garen. Atal berri bat ere estreinatu dugu, wikipediari lotutakoa Aitzol Astigarraren eskutik. Amaitzeko, espioitza gaiak Manex Garaiok azalduta.
Irakurri Gehiago
Gaurko saioan, etzi.pm-ko kideek, atopia RPG aurkeztuko digute. Literatura eta jolasa uztartzen dituen proiektu berritzailea. Ondoren, Manex Garaiorekin, zibersegurtasunaz arituko gara. Ongi amaitzeko, Azkue fundazioaren eskutik, atopia kideak gurekin izango ditugu berriz ere, etzi.pm proiektua azaltzeko.
Irakurri Gehiago
Durangoko azokaren 53. edizioa da eta bertan, kontu digitalak ezagutzeko txokoa da Kabian. Honi buruz gehiago jakiteko Gorka Julio eta Ustaritz Betelu ditugu gurekin. Ondoren, Manex Garaiorekin, euskara mundu digitalean garatzeko estrategiaren inguruan arituko gara. Ongi amaitzeko, Azkue fundazioaren eskutik Gutuberrak ezagutuko ditugu.
Irakurri Gehiago
Gaurko saioan, Euskal Encounterraren zuzendaria den Sabino San Vicente izango dugu gurekin, Arabako Encounterraren inguruan hitz egiteko. Horrez gain, humanitate digitalei buruz arituko gara Manex Garaiorekin. Ongi amaitzeko, Euskaraldiaren bizipenei buruz hitz egingo dugu Garazi Azkuerekin, Azkue fundazioaren eskutik.
Irakurri Gehiago
Gaurko saioan 4.0 industriaren inguruan arituko gara Alex Arriolarekin. Gainera, Basque Industry 4.0 aurkeztuko digu. Horrez gain, Manex Garaiok, Arantxa Manterolaren azken artikuluarekin lotuta, phisina zer den azalduko digu. Ongi amaitzeko, Azkue fundazioaren eskutik, Beñat Sarasolak bere bi blogei buruz hitz egingo digu.
Irakurri Gehiago
Gaurko saioan Lorea Arakistain eta Asier Garaialde izango ditugu gurekin Mastodon sare soziala aurkezteko. Horrez gain, Manex Garaiok euskaraldiari buruz hitz egingo digu, ahobizi digitalari buruz, hain zuzen ere. Ongi amaitzeko, Azkue fundazioaren eskutik, Kattalin Miner izango dugu gurekin, aurtengo feministaldiari buruz hitz egiteko.  
Irakurri Gehiago
Gaurko saioan Josu Rekalderekin egongo gara, Arte Garaikide Teknologiko eta Terformatiboa Masterreko buruarekin, artearen eta teknologiaren artean dagoen lotura ulertzeko. Horrez gain, Manex Garaiok errealitate birtualari eta bideo-jokoei buruz hitz egingo digu. Ongi amaitzeko, Azkue fundazioaren eskutik, Amaia Lekunberri izango dugu gurekin, Arma tiro klik bloga aurkezteko.
Irakurri Gehiago
  'Nolakoak izango dira etorkizuneko elikagaiak?' Etokizunera begira jarri gara, Azti Tecnaliako Saioa Alvarezekin. Etorkizunaz ez ezik Euskarazko wikipediaren ibilbideaz ere aritu gara Galder Gonzalezekin.
Irakurri Gehiago
Gaurko saioan Eli Pombo eta Xalba Ramirez izango ditugu gurekin, Gobernu Irekiaren antolatzaileak. Ondoren, Ibai Zabaletak zehatzago azalduko digu gobernu irekia zer den. Horrez gain, Manex Garaiok marketin programatikoari buruz hitz egingo digu. Ongi amaitzeko, Azkue fundazioaren eskutik, egia edo gezurraz harago joateko sortu zen Katxonderstango Errepublikako blogaren egilearekin egongo gara, Martin Kittorekin.
Irakurri Gehiago
Gaurko saioan Arantxa Del Pozo izango dugu gurekin, adimen artifizialari buruz hitz egiteko. Horrez gain, Lorea Arakistainek "burbuila" batean bizitzea zer den azalduko digu. Ongi amaitzeko, Ana Iruretagoyena izango dugu gure blog atalean, klitto.eus blog feminista aurkezteko.
Irakurri Gehiago