Gaur egun, alderdi politiko edo gobernu-agentziek sare sozialak erabiltzen dituzte herritarren pentsaeretan nolabaiteko eragina izateko. Talde hauen barnean daude giza-eskubideak zapaltzen dituzten edo iritziak uxatzen dituzten erregimen autoritarioak ere, noski.
Datuek diotenez, desinformazio kanpainak egiteko joera garbia dago: informazio faltsua nahita zabaltzen da engainatzeko. Ez da harritzekoa, 70 herrialde baino gehiago daude dagoeneko horrelako kanpainak egiten berriki egindako ikerketa baten arabera.
Facebook nabarmentzen da
Gero eta herrialde gehiagok sare sozialen manipulazio kanpaina koordinatuak egiten dituzte. Azken bi urteetan sare sozialen bitartez gizartea manipulatzen saiatzen diren nazioek %150 hazkundea izan dute. Oxfordeko Unibertsitateko ikertzaileek egindako txosten baten arabera, 70 herrialde daude orain, 2018an 48 eta 2017an 28 ziren bitartean. Facebook nabarmentzen da desinformazio kanpaina hauek aurrera eramateko tresna nagusi gisa. Txina da mota honetako kanpainak gehien erabiltzen dituen herrialdea, baina India, Iran, AEB, Pakistan, Errusia, Saudi Arabia, Britainia eta Venezuela bezalako herrialdeak ere lanean ai dira.
Azken bi urteetan sare sozialen bitartez gizartea manipulatzen saiatzen diren nazioek %150 hazkundea izan dute Oxfordeko Unibertsitateko ikertzaileek egindako txosten baten arabera Txioka nazazu!2019ko Hong Kongko protestetan ere, Txinako propaganda Weibo eta WeChat bezalako plataforma nazionaletara mugatu zen, batez ere. Ostera, orain Facebook, Twitter eta YouTube modu argiagoan erabiltzen hasi dira.
Agerian geratu da Hong Kong-eko borrokak (eta beste hainbat) kalean ez ezik, aplikazioetan ere badaudela. Aktibistak Airdrop, streaming bizkorrak eta mapa berritzaileak erabiltzen ari dira beren protesta bizirik mantentzeko. Hala ere, agintariek teknologia asko dute.
Hori dela eta, Facebookek, Twitterrek eta YouTubek aldaketak iragarri dituzte sare sozialetan atzerriko interferentzien manipulazioa murrizteko. Hala ere, ikerketek erakutsi dute gero eta handiagoa dela taktika desberdinen erabilera (kontu faltsuak eta kontratatutako trollak).
Facebookek ez du egiaztatuko hautagai politikoen iragarki edo argitalpenik.
Konpainiak sare sozialetan iragarki politikoen zilegitasuna bermatzeko tresnak aktibatuko dituela esan zuen uda baino lehen, Cambridge Analyticaren eskandaluaren ondorengo krisi larriak jota. Neurri hauekin, datozen hauteskundeen “osotasuna” babestu nahi du.
Hala ere, uda baino lehen egindako baieztapen hauek ez datoz bat uda eta gero egin dituztenekin, zera esan baitute: “Facebook ezin da interneteko polizia izan”. Honekin lotuta, “ez da gure egitekoa politikariek hitz egiten dutenean esku hartzea”, esan dute.
Komunikabide sozialak, behin askatasunerako eta demokraziaren aldeko indar gisa izendatu ziren, orain ordea, desinformazioa anplifikatu, indarkeria piztu eta konfiantza maila murrizteko erabiltzen dira, beraz gero eta gehiago aztertu eta neurtu beharko ditugu.