Ikurrinaren emojia onartu ala ez jokoan dago eta urriaren 23 eta 27 bitartean erabakiko da ikurrinaren emojia onartu ala ez.
Zer da emoji bat?
Emojia kodea da. Letrak, zenbakiak eta kapsulatutako kodea zeinek sistemari esaten dioten ze irudi margotu behar duten. Emotikonoak, aldiz, teklatuaren karaktereekin egindako espresioak dira.
Nork erabakitzen du emojiak onartu ala ez?
Unicode Kontsortzioak, emojien ‘Bilderberg Kluba’. Unicode lengoaiaren arduradun nagusiak sektoreko enpresa handiak (Apple, IBM, Microsoft, Apple, Google, Facebook, Netflix, Oracle, Synmatec, Huawei …) dira, baina badira zenbait gobernu eta unibertsitate ere.
Urtean lau aldiz elkartzen dira eta botoa sekretua da.
Zer eztabaidatuko da urrian?
Hainbat emoji berri proposatuko dira, tartean hilerokoa adierazteko emojia. Herrialdeak ordezkatzen dituzten hainbat bandera edo ikurri proposamen ere mahai-gainean jarriko dira:
- Euskalduna
- Katalana
- Ipar Irlandakoa
- Bretainiarra
- Estatu Batuetako estatuak
Zer behar da onar daitezen?
Arrazoiak eta zenbakiak. Ohikoena interesdunek Unicoderi txostena helaraztea izaten da, zeinetan proposamena defendatzeko argudioak eta datuak jasotzen diren. Ez du ematen euskaldunok ezer bidali dugunik, Unicoderen webgunean ez da ageri, behinik behin. Bretainiarrak, adibidez, txostena eta administrazio publikoaren eskutitza bidaltzekoak dira.