ChatGPT-a gure ahotan darabilgun garaian, halako programek irakaskuntzan (izango) duten eragina, eta bereziki informatikaren irakaskuntzan, aipatu nahi dut artikulu honetan.

Urtarrilaren 3ko Berrian Ekai Txapartegik “Lana kenduko didan loritoarekin hizketan” artikulu interesgarri eta apur bat probokatzailea idatzi zuen (Mastodon-en polemika piztea lortu zuen), non beste gauza batzuen artean galdera hau luzatzen zuen:

Erantzun zoragarri horiek irakurtzean, ordea, kezka berak asaldatzen nau: txat hau guztion eskura dagoela, zein da irakasleon lana hemendik aurrera?

Aurreko astean Manex Agirrezabal lagunak aipatu zidan nola bere sailean, Kopenhageko unibertsitatean, galdera bera zutela buruan programazioaren irakaskuntzari begira, eta bereziki ikasleen lanen ebaluazioari zegokionez. Zeren, iritziak iritzi, ez dago zalantzarik teknologia honek programak egiteko, programatzen irakasteko/ikasteko eta ebaluatzeko moduak aldatu(ko) dituela.

Gehienok jolastu dugu programarekin, eta hona hemen nire lehen proba programazioari dagokionez:

Primeran. Horrez gain azalpen bat ematen du. Apur bat zailago jarri nahi izan diot:

Ederki berriz ere. Eta objektuekin moldatzeko ere gai da:

Eta ohar interesgarriak gehitzen ditu, garai bateko irakasleari entregatzeko modukoak 😉

Baten batek esan dezake hau ez dela iraultzailea, stack overflow eta Github bezalako guneak eta bilatzaileak konbinatuta eduki horiek edo antzekoak aurki daitezkeela. Eta hori egia da neurri batean. Baina teknologia honekin, emaitzak azkarragoak eta egokituagoak izateaz gain, ikasleak ez du bilatzeko, alderatzeko eta soluzioak ebaluatzeko trebeziarik garatzen, zuzenean soluzio on bat lortuko (omen) duelako.

Programatzen irakasteko estrategia aldatzen joan da, hutsetik abiatuta garai batean, birerabilpena eta integrazioa gero eta ohikoagoak izan dira; eta teknologia berri hauek aldaketa horretan beste urrats garrantzitsu bat dakarte. Baina lehen eta orain algoritmikarako eta abstrakziorako gaitasuna eskuratu beharko du ikasleak, beraz, irakasleen lana izango da estrategia berri egokiak bilatzea ikasleek helburu horiek modu eraginkorrean eta, ahal dela, dibertigarrian eskura ditzaten.

Amaitu aurretik, ariketa (ustez) zailago pare bat jarri dizkiot loritoari.

Ondo, uste baino errazagoa zen langdetect erabilita.

Aurreko beste proba orokorrago batzuetako akatsak buruan, azkenean akats bat egin du:

Beraz, akatsak topatzea izan daiteke ikasleentzat lan interesgarri bat!

Irakaskuntzaz gain informatikarien lan profesionalean gauzak ere aldatzen ari dira, baina kontuan hartu behar da akatsak sortzen ari direla. Aipatutako  StackOverflow webguneak debekatu egin du ChatGPT erabiltzea galderei erantzuteko, ChatGPTren erantzunen izaera objektiboki anbiguoa aipatuz.

Hain ezaguna ez bada ere, ChatGPT baino lehen Github-en oinarritutako Copilot aukera bazegoen kodea bilatzeko/sortzeko. ChatGPT agertu denean alderaketak egin dira haien artean, eta momentuz Copilot zehatzagoa da programatzaileei laguntzerako orduan.

Edozein kasutan, halako laguntzarekin kodea lehen baino kalitate txarragokoa izan daiteke fidagarritasunari dagokionez. Gainera, garatzaileen pertzepzioa bestelakoa denez, arriskua handiagoa da segurtasunaren aldetik. Hala adierazi dute Stanford-eko unibertsitateko ikerlari batzuek:

“We conduct the first large-scale user study examining how users interact with an AI Code assistant to solve a variety of security related tasks across different programming languages. Overall, we find that participants who had access to an AI assistant based on OpenAI’s codex-davinci-002model wrote significantly less secure code than those without access. Additionally, participants with access to an AI assistant were more likely to believe they wrote secure code than those without access to the AI assistant.”