Konpetentzia digitalaren eremuen azterketari dagokionez, azken atalera iritsi gara, hain zuzen,
“Arazoak bideratzea” izenburuz ezagutzen dugun horretara.
Eremu horrek konpetentzia hitzaren beraren esanahiarekin du zerikusi nabarmena. Euskal
curriculumean adierazten dugun moduan, jokabide konpetenteak eskatzen du, alde batetik,
eduki-baliabideak eskuratzea eta, bestetik, baliabide horiek era integratuan transferitzen
jakitea beste egoera bati modu egoki eta eraginkorrean aurre egiteko.
Ikasleak, arazo bati irtenbide egokia emango badio, asmatu beharko du ikasitako guztia
(kontzeptuzko ezagutzak, egiteko prozedurak, barneratutako jarrerak) era pertsonalizatuan eta
integratuan mobilizatzen eta transferitzen.
Baina, jartzen al ditugu ikasleak egunerokotasunean erronken aurrean? Eta erronka horietan
eskatzen al diegu baliabide digitalak modu sortzailean erabiliz produktu berritzaileak garatzea?
Ikasle konpetenteak ez ezik, aldi berean konpetente digitalak ere nahi baditugu, egoerak
ebazten jarri beharko ditugu behin eta berriz, egiten eta ekiten ikasten baita.
Hori horrela, konpetente digitala den ikasleak aurretik eskuratutako edukiak eta jakintzak
baliatuko ditu edozein arazoren aurrean konponbidea bilatzeko, DIGCOMP ereduko 5. atalak
dioen moduan:
- Baliabide digitalen erabilera-beharrak identifikatuko ditu:
- egin behar duen lanaren baitan, zein aplikazio edo baliabide digital hautatu
jakingo du.
- egin behar duen lanaren baitan, zein aplikazio edo baliabide digital hautatu
- Tresna digital egokienak hautatuko ditu helburuaren edo beharraren arabera eta,
gainera, erabakia arrazoitzen jakingo du. - Teknologia sormenez erabiliko du:
- Teknologiaren bidez berrikuntza eragingo du eta bitarteko digitalen eta
teknologien bidezko ezagutza sortzailea izango da. - Konpetentzia digitalen hutsuneen identifikazioa egingo du:
- Norberaren gaitasuna hobetzeko eta eguneratzeko beharrak ulertuko ditu eta
Teknologia digitalen ikaskuntza autoerregulatzeko gai izango da; besteei ere
laguntza eskainiko die, gaitasun digitala gara dezaten. - Garapen berriei dagokienez, egunean egotea ere izango da bermatu beharreko
konpetentzia.
- Norberaren gaitasuna hobetzeko eta eguneratzeko beharrak ulertuko ditu eta
Aurreko guztia kontuan izanik, ikaslea gai izango da, bizitzako edozein eremutan, teknologiaren
ulermena eta erabilera gauzatzeko, IKT baliabideak modu eraginkor eta emankorrean hautatuz
eta erabiliz. Gainera, egungo ezagutzak teknologia berriagoen ikasketara transferitzen ere
jakingo du.
Euskal Curriculuma “ikaslearen irteera-profilean oinarritutako curriculuma” izanik oinarrizko
konpetentzien lanketan oinarritzen da, hau da, bizitzarako beharrezkotzat jotzen direnak.
Konpetentzia digitalak, oinarrizko konpetentzia izanik, ikasle guztiei Ezagutzaren Gizartean
moldatu ahal izateko baliabideak eskaini behar dizkiela ere adierazi dugu.
Hori horrela, derrigorrezko hezkuntza amaitzen duen ikaslea profil horrekiko konpetente
digitala izango da eta kultura digitalean aritzeko gaitua egongo da. Bestalde, bere PLEa edo
“irakaskuntza ingurune pertsonala” izango du, bizitza osoan zehar etengabe ikasten jardutea
eta informazioaren gizartean hiritar digital aktiboa izatea ahalbideratuko diona.