Teknologia berriak garatzeko prozesuak gero eta arinago joaten dira eta noizean behin arrituta geratzen gara zientzialariek argitaratzen dituzten berriekin. Eta azken berria IBM enpresatik dator, metatze-unitate berri bat sortu dutelako bertan, 330 TB gordetzeko aukera ematen dute.
IBM-ek lortu duena aurrera pausu ikaragarria da, alde batetik memoria kopuru hori gordetzeko gaitasuna. Zenbat datu gorde daiteke horrelako gailuan? Hainbat pelikula, abesti, dokumentu… Baina zer gertatuko litzateke memoria horren tamaina gure eskuan sartuko balitz? Oraindik harrigarriagoa izango litzateke, ezta? Azken produktu hau, pendrive baten tamainakoa eta askoz estuagoa. Zinta magnetiko bat da.
Zinta honen ezaugarriak, 201 Gb/in2 (gigabits hazbete karratuko) hau da, bere dentsitatea gaur egun merkatuan dauden zintak baino 20 bider handiago da.
Momentuz prototipo bat besterik ez da, agian etorkizun labur batean gure telefonoetan edo ordenagailuetan ezarriko dira horrelako memoria unitateak. Alde batetik memoria kopuruarengatik eta bestetik, zinta magnetiko bat denez (eta horrela askoz ere estuagoa…) telefono edo ordenagailu estuagoak garatu ahal izango direlako.
Beste alde batetik ere, hodei konputazioan ere nahiko erabilgarria izango litzateke teknologi mota hau. Egun, Google Drivek, YouTubek… ez dute teknologi mota hau erabiltzen, baina ezerabili ezkero, euren zerbitzuek hobekuntza handia izango lukete: Fisikoki leku gutxiago beharko luketelako informazioa gordetzeko eta bertako informazioa azkarrago eskuratuko luketelako.
hortaz, erabiliz gero, leku asko soberan izango lukete eta aldi berean ere memoria gordetzeko leku gehiago.
Adituen esanetan, erarik eta seguruena da datuak gordetzeko eta energiaren aldetik gutxiago kontsumitzen du.