Elkartasuna puntCAT komunitatearekin, eskubide politiko, sozial eta digitalen alde.
“La Fundació puntCAT vol manifestar la seva màxima repulsa, indignació i reprovació per les accions que darrerament ha estat patint amb successius manaments judicials, escorcolls i finalment la detenció del nostre Director d’Innovació i Sistemes d’Informació, en Pep Masoliver.
Som una Fundació privada, sense ànim de lucre, dedicada a garantir que el català – llengua perseguida i maltractada– tingui l’espai que li correspon en el món digital. Atenem amb la major professionalitat tots els nostres usuaris i som una entitat de referència a Catalunya i al món”
Gauza asko – azkar, une oro- gertatzen ari dira Katalunian. Sare sozialetatik ere, ia ezinezkoa da etengabe aldatzen eta garatzen ari den errealitatea jarraitzea. Aspaldi hasitako bideak, une honetan momentu ikaragarriak bizitzeko parada eman die katalanei, eta mundu osotik beraiek jarraitzen ari garenoi. Eta euskaldunok ere, elkartasunez, begirunez eta harridura handiarekin ari gara jarraitzen bertako berri.
Informazio jarioa izugarria da, baina hara non, iturriak moztu gura izan dituzte. Webguneak itxi eta itxiarazi dituzte, domeinuen guda hasi dute dominatzen dutenek. Eta puntCAT fundazioa ere gerra horren erdian jarri dute. Gerra mediatikoa, gerra digitala, gerra estrategia bat jarri dute martxan Estatuko botere aparatu ezberdinek. Modu baketsuan, irudimenez gainezka, ondo antolatuta, gizarte mugimenduak, erakundeak, instituzioak, elkarteak, kulturgileak, hedabideak… ari dira sinfonia baten gisan erantzuten. Doinu atseginak datoz, alaiak, irudimentsuak… eta mundu osoan hedatzen ari gara.
Webguneen eta informazio iturrien kontra abiatutako ekimenak hutsean geratuko dira, elkartasuna, inteligentzia digitala eta estrategia ona izan dutelako beraiekin Kataluniako maila guztietako arduradunek. Euskaldunok elkartasuna adierazi ez ezik, lagundu beharrean ere bagaude. Gure komunitateak irmo lagundu beharko ditugu katalanean eskubide zibil, politiko eta digitalak. Hori da orain gure erronka.
ICANN ere mehatxatu dute Espainiako agintariek. Eta .cat domeinuaren kontra aritu dira azpitik. ICANN-ek sendo erantzun du. Eta aurki hemen izango dira arduradunak, Euskal Herrian. Orain EUS komunitatearen esku dago erronka. Eta oso argi adierazi behar dugu: gu beti Kataluniarekin.