Asko hitz eta idatzi da azken urtean GPT3aren inguruan, bereziki OpenAik sortutako ChatGPTaren inguruan.
Aldaketa handiak ekarriko dizkigun erreminta da, produktibitatea handitzearekin batera, lan asko ere erraztuko diguna. Baina egongo dira desagertuko diren lanak ere. Diru asko dago proiektu honen atzean, 11.000 miloi dolarretaz hitz egiten ari gara, eta inbertsore nagusia Microsoft da. Horrelako inbertsio bat oso gutxiren esku dago, teknologiako hiru multinazional estatubatuarren esku. Horrelako inbertsio bat egiten badute etekin handiak izango direla ere bistan da. Mantenu kosteak izugarriak dira, 700.000 dolar eguneko. Microsofti ere garestiegia iruditzen zaio. Jasangarria da eredua hau? Milaka makina dira ChatGPTaren atzean daudenak eta, noski, kontsumo elektrikoa izugarria izan behar du.
Bada Europan garatutako beste GPT eredu bat, Alemaniako Aleph Alphak sortutako Luminuos eredua. OpenAiren GPTak, 175.000.000 parametro ditu, baina Luminuosek 70.000 parametro erabiliz antzeko kalitatea lortu du. Halere, alde handiena inbertsioan datza, 100 aldiz txikiagoa baita. 28.3 milioitako inbertsioa izan du bost urtetan.
Eredu berri bat prestatzen ari dira, 300.000.000 parametro izango dituena, kalitatea hobetu eta OpenAiri konpetentzia egiteko prest egongo den produktua.
Aurten, GPT4a iragarri digute, abiadura handia hartzen ari den mundu bat. Eredu hauek eboluzionatzen jarraitzen duten eta eskuragarriago bihurtzen diren heinean, garrantzitsua da, halaber, teknologia horien erabilera arduratsu eta etikoa nola berma dezakegun hausnartzea. Garatzaileen, ikertzaileen, gobernuen eta erakundeen arteko lankidetza funtsezkoa izango da aurrerapena eta berrikuntza bermatuko dituzten politikak eta araudiak ezartzeko, eta, aldi berean, eredu indartsu eta aurreratu horien kezka etikoei eta erronkei heltzeko.
Aleph Alphak Europan garatu da eta iragarri dutenez ematen dituen emaitzak trazabilitatea izango dute, sortutako datuak benetakoak direla jakiteko aukera eskainiz, azken baten kaxa beltz bat baino gehiago izango dena.