Facebook 2004an sortu zuten, helburu argi batekin: benetako Sare Sozial bat sortzea.

“Facebookek zure lagunekin konektatzen eta partekatzen laguntzen dizu.”

Helburu hori lortzeko, Facebookek metodo zuzen eta zehatza erabili behar zuen, pertsonengana ahalik eta modu naturalenean heltzeko. Horrela lortuko zuten pertsonak sare sozialera hurbiltzea.

Facebook 1

Metodo hori sinplea zen: doako izen-ematea eta aplikazioaren erabilera erraza.

“Izena ematea doakoa da, eta beti izango da.”

Jakina, off-line euskarriak gainerakoa egin zuen: “ahoz ahokoak” eta pertsonen erritmo sozialak online espazioa zabaltzen lagundu zuten. Espazio horren bidez, ustekabean topatutako pertsona batekin berriro elkartzeko aukera zegoen, udako adiskide batekin harremanetan jarraitu, eta ikaskide, bidelagun edo lankide izandakoekin harremanetan jarri.

Sareak elkarren artean konektatzen zituen pertsonak, eta komunikazioaren oztopo nagusiak gainditu zituen: denbora eta espazioa.

Herrialdeen arteko distantziak desagertu egin ziren, ez zegoen arazorik elkarrizketa bat sinkronizatzeko edo aldi berean egiteko. Dena zen naturala eta berehalakoa, gure egunerokotasunean bezala…

Gure eguneroko bizitza sozialean, telefono-dei asko moztu dira arrazoi ugarirengatik, eta naturaltasun osoz berriro ekin zaie denbora jakin baten buruan… arazorik sortu gabe.

Pertsonen arteko komunikazioak ezaugarri nagusi bat du: normalean, adiskide batekin harremana izateko eta interesatzen zaizkigun pertsonei gertatzen zaiena jakiteko soilik konektatzen gara. Naturala da.

Erraza da aurrez aipatutakoaz ohartzea; hau da, “elur-pilota” modu esponentzialean eratzen zela.

Sare sozialak gainezka egin zuen, Facebooken planteamendu globalaren izaera guztiz “horizontalaren” ondorioz.

Facebook, Horizontalean

Facebookek pertsona guztiak onartu ditu, adina (13 urtetik gorakoak, Facebooken kontu pertsonala sortzeko gutxieneko adina), kokapen geografikoa, profil profesionala edo norberaren interesak kontuan hartu gabe.

Erraza da Facebookeko Komunitateak edota Taldeak sortzea; horietan, edukiak, istorioak eta interesak partekatzen dituzte, eta horiei buruz hitz egiteko konektatzen dira.

Facebookek beste urrats handi bat egin zuen: “pertsona-talde” horiei interesatzen zitzaizkien Gaiak, Kausak, Gauzak eta Marka Pertsonalak edo Produktuen Markak kategoriatan sailkatzea.

Ordurako, Facebook irteera-lerroan zegoen, eta orain hobeto ulertzen dugu “metodo sinplearen” claim hori: “Doakoa da, eta beti izango da.”

Hausnarketa horren harira, beste bat dakargu gogora, 2013ko “Mobile World Congress” kongresuan Telekom Europa konpainiako CEOak (Chief Executive Officer) Whatsappen aurka egin zuen arrazoibidekoa:

“Zerbitzu bat doakoa bada, zeu zara produktua.”

Hortaz, erraza da hautematea Facebookek nola bihurtu nahi zuen iraunkor bere apustu ausartena:

“Munduko sare sozialik handiena izatea… doan”.

Facebook Business

Aurrez aipatutakoa lortuta, hurrengo urratsa bistakoa zen; “off-line” euskarrian gertatzen den bezala: interes komunak dituzten pertsona asko une berean elkartu egiten dira espazio batean; horrek merkataritza-aukera handia sortzen du, zalantzarik gabe.

Gaur 2017. urtean gaude, eta “Facebook for Business” heldu da gure artera.

Gogor ekingo diogu, badakigu zer negozio-estrategia motari aurkitu nahi dion irtenbidea Facebookek, denbora daramagu estrategia horiek lantzen.

Orain, “mahukak jasotzeko” eta berritasunak aztertzeko garaia da.

Jakina, antzematen duguna kontatuko dizuegu, beti egiten dugun moduan, “txiri-txiri”.

Facebook for Business. Esteka interesgarriak

Momentuz, esteka interesgarri batzuk utziko dizkizuegu:

Facebook Euskaraz. Aholkuak.

Facebooken hizkuntza aldatzea

Facebook euskaratzen laguntzea

#GeroArte