Gaur egun gure gailuen pantailak nahiko handiak direnez, oso errez apurtu daitezke. Telefonoaren arabera, konponketa oso garestia izaten da gainera. Agian urte batzuk barru ez da beharrezkoa izango pantaila aldatzea, ezta konpontzea ere. Zergatik? Etorkizun labur batean, gure gailuen pantailak, bakarrik konponduko direlako.

Kaliforniako (AEB) unibertsitateko zientzialari talde batek gure gailuetan,  eta beste edozein tokitan erabiltzeko pantaila berri bat garatu dute. Baita telebistako pantaila handietarako ere.

Chao Wang

Material hau ekoizteko oso merkea da eta berezitasun harrigarriak ditu. “Dipolo” ioiez osaturik dago: Materiala apurtzen denean, Diopoloak elkartu egiten dira, hasierako itxura berreskuratuz.

2 urte barru esku artean izan dezakegu teknologia berri hau. Horrela gure gailua lurrera erotzen bada, eta pantaila apurtuko balitz, giro-tenperaturan, 24 ordutan konponduta egongo litzateke.

Beste berezitasun bat ere badu, konpontzeko prozesua oso arina da. Are gehiago, bere tamaina bikoiztu daiteke material hau arrakalatu bezain pronto. Egoera normalean, apurtu barik, bere tamaina 50 aldiz gehiago luzatu lezake. Elektrizitate eroalea denez, gailuaren funtzionamendua hobetu egingo du, gailuen diseinua eta arkitektura ere aldatzeko aukerak eskainiz.

Robotikan ere arrakastatsua izan daiteke, bakarrik konpontzea oso erabilgarria izan litekelako.

Hau hasiera besterik ez da, behin gailuei aplikatuta, beste edozein arlotara eraman ahal izango delako. Teknologiaren iraultzetako baten aurrean egon gaitezkela uste duzu?

ITURRIA

ARGAZKIAK