Etxea gure bizilekua da, beraz, oso argi daukagu seguru mantendu beharra daukagula. Horretarako, hainbat neurri hartzeko ohitura daukagu: Bideo-zaintzarako kamerak, alarmak, ate blindatuak, sarrailak, hesiak, eta abar. Azken hilabeteetan bizitako egoera dela eta, ohikoa baino askoz denbora gehiago eman dugu etxean, beraz, gure gailuen erabilera askoz handiagoa egin dugu. Horrekin lotuta, batzuei zalantza sortu zaie: segurtasun-maila bera al daukagu maila teknologikoan eta fisikoan?
Filmetako egoerak direla ematen du, baina gailu mugikorrak eta etxeko beste elementu konektatuak hackeatzea benetako gauza da, eta gertatu egiten da. Click To Tweet
Filmetako egoerak direla ematen du, baina gailu mugikorrak eta etxeko beste elementu konektatuak hackeatzea benetako gauza da, eta gertatu egiten da. Gure Interneterako konexioa baliatuz gure gailuetan sartzea uste baino errazagoa da (Zibersegurtasunari buruzko 10 mito). Ondoren, gure etxea ziberseguruagoa izateko aholku batzuk emango dizkizugu.
- Router: Zuk jarritako pasahitz baten bidez babestua egon behar da. Konfigura ezazu berezko pasahitza eta wifi sarearen izena aldatuz. Sarearen izenak ez luke operadorearen izena barne eduki beharko.
- Inprimagailua: Eredu askok wifi sare ireki bat sortzen dute, piztean, eta edonor konekta daiteke. Konfiguratu wifi sarea piztu eta berehala.
- Gailu “adimentsuak”: Gailu horiek babestuta egon ohi dira; hala ere, kredentzialak lapurtuz gero, sarbide osoa lortu daiteke. Hori saihesteko, kredentzialak maiztasun batekin aldatzea gomendatzen da.
- Bereizi gailuak: router moderno gehienek ematen duten funtzioa baliatu eta sortu sare bereiziak helburu ezberdinekin. Horrela, arriskua txikiagoa izango da.
- Eguneratu firmwarea: Gogoratu zure gailuek sistema eragile propioa dutela, eta aldian-aldian eguneratu behar duzula, bug eta ahultasun posibleak zuzentzeko.
Orokorrean, etxe seguru baten funtsa zera da: segurtasun-aukerak ondo konfiguratzea, eguneratuta mantentzea eta pasahitz sendoak erabiltzea. Ala ere, erasoen %98a ingeniaritza sozialeko metodoen erabileragatik gertatzen da, eta ziberdelitugileek egunetik egunera sormen handiagoa dute pasahitzetara eta datu pertsonaletara edo interes berezikoetara sartzeko.
Denei babesten laguntzeko helburuarekin, Basque Cybersecurity Centre-n atal espezifiko bat sortu dute sentsibilizazio kita zibermehatxuen aurrean prebenitzen laguntzeko aholku, infografia espezifiko eta zenbait dokumenturekin.