Gaurkoan “burbuila” kontzeptuarekin natorkizue. Aurreko artikuluan komentatu genuen, kontzentrazioa behar duten atazei heltzeko gomendagarria litzakela nolabait ere aislatzea. Horri jarraituz, uste dut oso gomendagarria dela norberak egunero-egunero burbuila praktikatzea.
Baina zer da burbuila? Ba inongo misteriorik ez du, eta ziur nago zuetariko batek baino gehiok dagoeneko irudikatu duela bere burua ingurune aislatu batean, inongo etenik sartzen ez den ingurune batean. Asmatu duzue, hoixe da, bai!
Baina nola erabil daiteke burbuila modu eraginkorrean eta gure produktibitate pertsonalari lotuta? Zenbat denborako burbuilak egin behar ditugu? Eta egunean zehar zenbatetan?
Galdera hauei erantzuteko, eta ikasturte hasiera dela aprobetxatuz, hemen nire gomendioa:
Denok ditugu aurrera ateratzen kostatzen zaizkigun hainbat lan erronka. Ez dira inoiz aurrera ateratzen beste zereginak urgenteagoak, definituagoak, eta abar direlako. Laburbilduz, egunerokotasunak jan egiten gaituelako eta guk nahi dugun hori beti biharko uztea errazago delako.
Baina urtea pasatzen da, eta behin eta berriz esaten diogu gure buruari:
- beste urte bat liburua idatzi gabe,
- beste urte bat ez dudala nire ingles maila hobetu,
- beste urte bat ez dudala …
- …
Jarraitzen didazue? Horrelako bat baino gehio izango dituzue noski.
Ba burbuilak horretarako balio du. Pentsa, egunero 8 bat ordu egiten ditugu lan. Gaurkoan proposamen batekin natorkizue!!
Zer iruditzen 8 ordu horietatik 6 bat egunerokotasunari, besteek eskatutako lanei, betebeharrei, konpromezuei, … dedikatzen badizkiegu eta bi ordu, bi ordutxo besterik ez, guri benetan, lortzen dugunean, satisfakzioa eta aurrera jarraitzeko motibazioa emango digun erronka horri dedikatzen badizkiogu?
Hainbeste eskatzea al da? Egunero ordu batekin saia zaitezkete. Laneko motibazioa guri benetan betetzen ez gaituzten gauzak egiten ez ditugulako galtzen da askotan. Eta hotzean pentsatuta, planteamendu honek zer du txarra? Nire lan denboraren %80a besteentzat da. Asko eskatzea al da %20a niretzat errezeloz gordetzea? Pentsatu eta esango didazue.
Hori bai, planteamendu honi aukera bat eman nahi badiozue, jakin, burbuila errespetatzea oso garrantzitsua dela.
Zuen betiko lan baldintzetan zuentzako lanean jartzen bazarete, oso zaila izango zaizue etenak kontrolatzea.
Baina aislatu, eta burbuila hori zuentzako errespetatu ezkero, errazago izango da eta azken finean, zuen motibazioa eta lan gogoa haziko dira guztion hoberako J. Bai, ondo irakurri duzu, guztion hoberako izango da.
Animo ikasturte berriarekin, nahi baduzue, aurrera doan heinena, komentatuko dugu egunerokotasunak harrapatu zaituzten edo zuentzako denboratxo hori errespetatzen ahalegintzen zareten.
Eta burbuila behar ez dezutenok, mesedez, konpartitu gurekin zuen sekretoa ;).