Errealitatea berez nahiko kontzeptu sakona da eta filosofian murgilduz orduak eman genezake gora eta behera egunerokotasunean inguratzen gaituen errealitateari buruz hizketan. Platonen ideien teoria eta galdera ontologikoa, Aristoteles eta metafisika… eta gaur egunera salto egine, XX mendean sortutako zientzia kognitibotik Timothy Leary-k proposatutako errealitate tunelera. Ados, Leary-k erabilitako teknikak oso eztabaidagarriak izan ziren, baina berak esanda “errealitate birtuala gaur eguneko LSD-a da”. Errealitatea, droga psikodelikoak, konputazioa… hau nahastea!

Utzi dezagun momentu batez alde batera pentsamendu abstraktua eta murgildu gaitezen gaur egunean bogan dauden teknologia berrietan: errealitate areagotua edo mistoa eta bera aplikazioetan, asko dira eta!

Jakina denez errealitate areagotua “…benetako mundu fisikoaren zuzeneko edo zeharkako ikuspegi bat da zeinen elementuak areagotuak (edo osatuak) agertzen diren ordenagailuz sortutako estimuluen bitartez”. Estimulu horiek mota askotarikoak izan litezke: grafikoak, soinuak, argazki edo bideoak… eta errealitateren gaineko ezagutza areagotua sortzeko gaitasuna daukan informazioa. Hor dago gakoa, testuinguru edo errealitate baten ezagutza areagotzea , gure esperientzia eta gaitasuna handitzeko.  Goazen adibide sinple bat ezagutzera: Errealitate areagotua erabiliz gure lan gaitasunak handitu:

Adibide honetan nire lankide batek Microsoft-ek garatutako Hololens teknologia erabiliz errealitate areagotuaren erabilgarritasuna erakusten du, beti ere lantegi adimenduaren munduan. Ondo adierazten dan moduan klabea ezagutza areagotuan dago: Sentsoreak sortutako datuak, balizak sortutako kokapen datuak, eskumuturrekoa, hodeian sortutako adimen artifiziala…. dena errealitate areagotuak testuinguruan erabilgarria den ezagutza bat sortzeko. Ilusioa edo errealitatea? Galdera hori filosofoentzat utziko diegu.

Zinez interes handia sortzen dan gaia eta teknologia da. Azken aldi honetan hainbat ekitaldi eta tailer antolatze ari dira gure inguruaneta ez dira gutxi berton sortutako enpresa berriak eta aitzindariak  (Virtualware esate baterako). Hori baino gehiago: Teknologiak gero eta eskuragarriak dira, eta lehen inbertsio handi eta arriskutsu bat zena, gaur egun arazo barik eskuragarria da.

Gako bat: “Engagement” famatua, euskaraz engaiamendua deitzen duguna. Irakurle gehienak ondo ezagutuko dute errealitate areagotuan oinarritutako Pokemon GO jokoa… baina nork ezagutzen du askoz aurretik sortutako Ingress jokoa? Biak enpresa bera egindakoak (Niantic) eta halere ezagutza orokorretik ikusita oso ezberdinak.

Amaitzeko, kontuz erralitate areagotuaren etorkizuneko erabilerarekin. Edozein teknologia moduan, erabilera zakarrak emaitza txarrak ekarriko dituzte. Adibide onena, esteka honetan:

Joxe Ripiau-k abesten zuena ahaztu barik!

“«Video game» kultura honetan

ortopedia nagusitu da

sentimendu protesikoak

mundu autista honetan

Tabernak hutsik, kaleak hutsik

Jendean ez du irtetzeko beharrik

sarean dadude konektaturik

Interneten bidez psikiatra bizitatzen”