Eraldaketa digitalak kultura- eta sormen-proiektuei eskaintzen dizkien abantailak

Asko dira eraldaketa digitalak sormen- eta kultura-proiektuei eskaintzen dizkien abantailak. Azken erabiltzaileekin komunikatzeko bide berriak gure esku daude. Are gehiago, audientzia berrietara ere heldu gaitezke. Ez duzu sinesten? Helburu horiek dituen teknologiarengan konfiantzarik ez duen horietakoa zara?

Datu bat errealitate horretaz konbentzitu zaitezen: Europako biztanleriaren %94a internetera konektatuta dago. Ezagutzen duzu gaur egun sakelako telefonorik ez duenik? Ezagutzen duzu inoiz internetera konektatu ez denik?

Europako biztanleriaren %94a internetera konektatuta dago. Ezagutzen duzu gaur egun sakelako telefonorik ez duenik? Ezagutzen duzu inoiz internetera konektatu ez denik? Txioka nazazu!

Aldaketa horrek aukera asko eskaintzen dizkigu:

  • Proiektuaren kudeaketa hobetzen du

Prozesuak aldatu dira: kudeaketarako modu berriak ditugu eta tresna ugari, barne-komunikazioa errazten dutenak. Proiektu baten aurrerapausoak jarraitu ditzakegu edozein leku eta momentutan eta prozesuak arindu egiten dira.

Horrez gain, tresnak erabiltzeaz gain, bada beste faktore onuragarri bat: orain, prozesuak ebaluatu eta neurtzeko aukera dugu, datuak lortzeko, ematen ari garen pausoak aztertzeko eta hobetu behar ditugun alderdiak identifikatzeko.

  • Berritzeko aukerak

Formatu eta bide berriek aukera ugari ematen dituzte mezuak zabaltzeko eta publikoa erakartzeko. Sormenari bide emateko mugak zabaltzen dira. Eta kulturari dagokionez, ausartu beharra dago sormenak indarra izateko, ez?

  • Onuradunen esperientzia hobetzen du

Aldaketa horien ondorioz, gure kultura-proposamena ez da kultura-egitate hutsean geratuko. Esperientzia askoz globalagoa eskaintzen du, hainbat esparru hartu eta testuinguru analogiko eta digitala gaindituko dituena. Gure bizitzak ez ditu dagoeneko muga horiek bereizten; gure bizi-jardueraren parte da dena.

Hortaz, kultura- edota sormen-proiektuei dagokienez, hasieratik integratu behar dugu bat-egite hori, eta pentsatu behar dugu nola heldu ahal garen gure publikora, bi testuinguruetako ekintzak elkartuz.

  • Konexioa publikoarekin eta irisgarritasuna

Teknologia digitalak gure audientzia eta publikoarekin hobeto konektatzeko aukera ematen digu. Edozein lekutik eskura daiteke, edozein momentutan eta inongo mugarik barik.

  • Merkatu eta publikoen segmentazioa

Publiko mota jakin batentzako ekintza espezifikoak garatu ditzakegu, baita audientzia berrietara heldu ere.

  • Formatu eta narratiba berriak

Mezuak hainbat modutara eta hainbat formatutan erakusten dituzten ekintzak garatzea posible da, bata eta bestearen arteko mugak gaindituz.

Mezu tradizionalak tresna berrietara eramatea ez da nahikoa. Beharrezkoa da mezu horien forma eta ereduak aldatzea, formatu berrietara egokitu eta bakoitzaren ezaugarriei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

  • Edukien sorkuntza komunitatean

Publikoa eduki sortzaile ere bihurtzen da.

  • Komunitate preskribatzailea

Edukiak sortzeaz gain, publikoa edo bisitaria epaile bihurtzen da. Bere iritzia ematen du. Lehen ere bai, egia da. Beste batzuk orientatzeko baliagarriak diren esperientziak elkarbanatzen ditu gizakiak; orain arte, ahoz ahokoak funtzionatu izan du beti. Orain, aldiz, esperientzia horiek ingurune digital bihurtzen dira. Horrek daukan potentzia askoz handiagoa da, mundu osora heldu baitaiteke.

Orain arte, ahoz ahokoak funtzionatu izan du beti. Orain, aldiz, esperientzia horiek ingurune digital bihurtzen dira. Horrek daukan potentzia askoz handiagoa da, mundu osora heldu baitaiteke. Txioka nazazu!
  • Gure estrategia eta ekintzak neurtzeko aukera

Teknologia digitalak erabiltzeak dituen abantailetako bat da hau, izan ere, ondorioak neurtu daitezke, eta helburuak lortu diren ala ez ebaluatu. Horrez gain, emaitzen jarraipena eta monitorizazioari esker, estrategia eta ekintzetan aldaketak egin daitezke.

  • Beste eragile batzuek gure proiektuak babestea lortzeko aukerak

Babesletza, mezenasgo eta laguntza ereduak ere aldatzen ari dira. Testuinguru digitalak lankidetzan oinarritutako harreman hurbilagoak ezartzeko aukera eskaintzen digu.

Nahiz eta haien jarduerarekin zuzenean lotuta ez egon, dagoeneko ikus dezakegu marka, enpresa eta entitate batzuk proiektuen lankidetzan parte hartzen dutela, hainbat formularen bidez. Kulturaren arloan, museoak eta musika-jaialdiak dira, batez ere, mota horretako laguntza jasotzen ari direnak.

Erronka handia aurretik

Digitalizazioak estrategia aldaketa integrala eskatzen du. Estrategia horrek bi muturrak batuko ditu gaur egungo testuinguruan: alde batetik, kultura-erakunde, artista eta sortzaileak beren misio, balio eta jarduera espezifikoarekin; bestetik, publikoekin konektatu beharko du.

Digitalizazioak estrategia aldaketa integrala eskatzen du. Estrategia horrek bi muturrak batuko ditu gaur egungo testuinguruan: alde batetik, kultura-erakunde, artista eta sortzaileak beren misio, balio eta jarduera espezifikoarekin; bestetik,… Txioka nazazu!

Esparru horretan, bestalde, beharrezkoa da hainbat gauza kontuan hartzea.

Publikoa aldatu egin da, gehiago aldatuko da. Ezinbestekoa da egokitzea.

Albisteetan ikusi dezakegu museoetara joaten diren bisitariek erregistratutako bisita-kopurua gainditzen dutela urtero, batez ere munduko museo ospetsuenetan. Dena den, jakin behar dugu laster kopuru hori izugarri murriztuko dela, bi arrazoirengatik:

1 Audientzia berrietara heltzea beharrezkoa da

Erakundeek eta proiektuek pertsona mota bera erakartzen badute, luzera begira erabiltzailerik gabe geratuko dira. Gaur egun ere, etengabe egiten diren ikerketen arabera, museoak eta kultur proiektuak ez dira erakargarriak biztanleriaren ehuneko handi batentzat. Ez dute uste haiengana zuzenduta daudenik.

Hortaz, audientzia horiek berritzeko erronkari aurre egin eta publiko berriak erakartzea da kontua. Beharrezkoa da bisitari tradizionalaren profila aldatzea eta belaunaldi berrietara heltzea.

Eta belaunaldi berri horietara heltzeko, milenials, centenials eta gainerakoak, bide berriak ezarri eta komunikazio formatuak aldatu beharko dituzte. Azken batean, haiengana jo, haiek egiten duten lekuetan.

2 Esperientziak bizi nahi ditugu, loturak sortu

Gehiegizko informazioaren aroan bizi gara. Inoiz baino aukera gehiago ditugu mugitzeko eta beste kultura eta errealitate batzuk ezagutzeko. Ematen du dagoeneko ezin gaituela ezerk harritu. Ezta objektu kulturalek ere.

Horietara lotzeko ahaleginak estrategia zabalago bat eskatzen du: kontua jada ez da artelan bat erakustea edo antzezlan baten ekoizpena perfektua izatea. Zerbait gehiago behar da.

Eta zerbait horrek esan nahi du proposamenarekin beste modu batzuetara eta beste momentu batzuetan konektatu behar dugula; proposamenarekiko interakzioaren aurretik, bitartean eta ondoren.

Eta teknologia digitala aliatu handia da zentzu horretan, aukera asko eskaintzen dituelako ikusleengan interesa pizteko eta hura erakarri, konkistatu eta gatibu hartzeko.

Nola heldu publiko berriengana?

Ez da batere erraza. Nahiz eta hasiera batean gakoak sinplea dirudien: publikoa objektu kulturalarekin identifikatzea lortu behar da. Aukerak asko dira, baina zailena tekla perfektuarekin asmatzea da.

Azken batean, publikoak beretzat aitortzen eta sentitzen duenari hurbiltzea da kontua. Kultura-proiektua publikoaren bizitzaren parte diren esperientziekin lotzea.

Chris Derconek, Londresko Tate Moderneko zuzendari izan zenak eta Museoaren ikusmoldea irauli zuenak, aspaldi esan zuen “museoa eraginkorra da afektiboa bada”.