Etxeko argindarra Iberdrolarekin neukan duela urtebete arte, Repsolek tarifa plana eskaini zidan eta komertzializatzailez aldatu nuen. Prezioen gorakada dela eta aldaketa ondo atera zait. Ematen dizun kontsumoaren Informazioa antzekoa da bata zein bestean, eguneko eta orduko kontsumoaren berri ematen dizu, kontadore inteligente edo adimentsuak ahalbidetzen du informazioa jasotzea eta eskaintzea. Hizkuntzaren erabileran ez dut asmatu, Iberdrolaren webgunea euskaraz dago, Repsolena aldiz gaztelaniaz edo ingelesez. Zer kostatuko zaie euskaraz ere jartzea?

Kaldera zaharra kendu eta aerotermia jarri dut etxean, gasolioa erre beharrean elektrizitatea erabiltzen du aerotermiak, Hebreeretako enpresa ezagun bat da fabrikatzailea, APP baten bidez kalefakzioa eta ur beroa piztu eta itzali ditzakezu internet bidez etxetik urrun zaudela, baina oraingoan ere kale, 20 hizkuntzen artean ez da euskara azaltzen. Zer kostako zaie euskara txertatzea?  Esan gabe doa piztu eta itzali ditzake dala baina aerotermiaren fabrikatzaileak erabileraren datu guztiak jasotzen dituela musu-truk. Denon onerako izatea espero dut.

Bide batez termostato adimentsua jarri dut, etxean ez nagoenean kalefakzioaren tenperatura igo edo jetzi ditzaket, oso erosoa baina oraingoan ere kale, APPak ez du euskara hautazkoen hizkuntzen artean.
Kontzientzi ekologikoa asetzeko eguzki plakak jarriko ditut etxeko teilatuan, energia ekoizpenaren berri izateko beste APP bat instalatuko dut telefonoan, ziur naiz ez duela euskarazko bertsiorik izango.

Hasieran esaten nuen Iberdrolak baduela webgunea euskaraz, ba gurasoen etxeko merkaturatzailea TUR tarifa duen Comercializadora de Ultimo recurso da, Iberdrolaren taldeko enpresa da, merkatu librean egon beharren 10KW azpiko etxe bizitzetan erabilgarri dena, (kontsumitzaile txikiak babesten du TUR tarifak) ba kasu honetan ez dute euskarazko bertsiorik. 

Ikusten duzuenez dena oso digitalizatuta baina hizkuntzen trataera eskasa.