Orain dela hilabete eskas, industria eta enpresen artean egiten diren konferentzia hauetako batean, ezagutzen ez nuen emakume irribarretsu bat topatu nuen hizketan. Pertsonek eta beraien arteko harremanek zuten garrantziaz (eta beste hainbat gauzez) hizketan. Konfidantza eman zidan.

Kafearen orduan gerturatu eta naturalki konexio bat sortu zen. Beste hainbat uhinen modura ez zen ikusten, baina hor zegoen, hari fin baten eran dantzan.

Mundu digital honek baditu hainbat gauza on, horietako bat pertsonen arteko komunikazioa asko erraztu dela, beraz, erreminta hau harturik, hasiera eman genien geure abenturei.

Inspirazioa zen hari fin eta ikusezin horren motorra. Eta hitz horri eutsiz influentziek eta ezagutza partekatzeak duen garrantziaz hitz egin nahi dut.

Nonahi dira, jda, neskak zientzia eta teknologia mundura hurbiltzeko proiektu eta iniziatibak. Denean egoteak zeresan handia du. Hemen ere badugu bat, InspiraSTEAM deiturikoa. Deustuko unibertsitateak hasitako proiektua, non zientzia eta teknologian lan egiten duten emakumeek, mentorizazio bidez, 6 ideia nagusi partekatzen dituzten ikastetxeetan.

  • Hurbileko emakumezko teknologoen erreferente berriak eman nahi ditugu.

  • Neska-mutilek STEAM lanbideen berri izatea.

  • Herrialdearen garapena gizonezkoen eta emakumezkoen artean lortu beharraz kontzientziatzea.

  • Teknologiako ikasketen inguruan sentsibilizatzea eta haietara bideratzea.

  • Emakumezko teknologoak ikusgai bihurtzea eta haiei balioa ematea.

  • Gizartean dauden estereotipoak ezagutaraztea, ikasketak aukeratzeko unean eraginik izan ez dezaten.

7 dira ordea orain dela astebete InspiraSTEAM-ek ateratzen zuen manifestuan azaleratutako ideiak, zientzia eta teknologia esparruan emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde aktiboki lan egiteko konpromisoa luzatuz. Bai pertsona eta bai erakundeei.

STEM

Eta zergatik ez zaie neskeei zientzia eta teknologia gustatzen?

Ikerkuntza asko egin da gai honen inguruan eta neska gehienek aipatzen dutena erreferente femeninoen falta da.

Hainbat ideia jarri ditut mahai gainean gaurkoan, baina azken bat ere badakart. Nire ustez, STEM arloan lan egiten dutenek (bai emakume zein gizon izan) influentzia horiek zaintzea eta elkarbanatzea ezinbestekoa da hari ikustezin gehiago sortu daitezen. Baina hala ere, horiek ez ezik, beste arloko pertsonek ere, influentzia horiek zaintzeak duen garrantziari eman nahi diot pisua. Eragin handia baitu neskek beraien burua nola ikusten duten.

Finak ez du hauskor esan nahi eta ikustezina hor dago.

Hari horiek nodoak izango dira egunen batean.

Manifestua

Emakume zientzialarien karta joku bat

Eguberrietarako liburu ederra