Azkenaldian ez dago Euskal Herrian digitalizazio hitza entzun gabe joango zaren ekitaldirik. Hainbat politikari, enpresari edota guruek digitalizazioa arazo guztien errezeta bezala saltzen digute, baina horrela al da? Ez dut uste.

Enpresa digitala, hiri digitala, transformazio digitala, industria 4.0…eta abarrez hitz egitea zilegi da, noski baina ez da helburua. Hala ere, garrantzitsua da tresna digitalak gure erakundeetan ekarri ditzakete oportunitateak aztertzea. Zu ere hausnarketa horretan bazaude, edozein transformazio digital eramateko 3 alderdi sakonki analizatzea gomendatzen dizut:

Batetik, bezero aztertu behar da. Zure bezeroa dagoen kanal digitalen ba al zaude? Gaur egun 100% digitala den bezero batek zure zerbitzuen informazioa jasotzeko erraztasunik ba al du? Arlo honetako hausnarketan webgune, sare sozial, bilatzaile, email marketin eta abarretan dugun presentzia digitala analizatzean datza eta presentzia hori optimizatzeko eman beharreko pausuak finkatzean.

Bestetik, negozioaren ikuspegitik estrategikoagoan hausnartu behar dugu. Baliabide digitalek negozioa hazteko edo garatzeko aukerarik ematen al dizute? Sektore askotan gertatu den bezala, zurean jokalari digital berri bat etorri al daiteke eta zure sektorea arriskuan jarri? Internet bidez saldu edo kontaktuak jaso al ditzakezu? Honek salmenta kanal berriak edo konpetentziagatik defendatzeko erabakiak martxan jartzen laguntzen digu.

Azkenik, enpresa barnetik digitalizatzea, enpresaren emaitzak eta lehiakortasuna hobetzeko barneko prozesuak eta kultura aldatzean datza. Gaur egungo komunikazio eta kolaborazio tresnak modu azkarrago eta planoago batean lan egiten laguntzen dute. Enpresa digitaletan, komunikazioa norabide guztietan joatea sustatzen da (behetik gora batez ere).

Erreminta digitalek erakunde barnean sortzen dituen informazio jario guztiak aztertzeko aukera ere ematen dute, erabaki estrategikoak hartzeko. Hau, gaur egun modan jarri den Big Data hitzaren atzean dago.

Gaur egun, erreminta digitalak beharrezkoak dira erakundeak hobetu eta konpetitiboak izateko. Soluzio digitalak erakundeetako atal askotan aplikatu daitezke, baina ez dugu ardatza galdu behar. Digitalizazioa ez da helburua; bezala hartu behar baititugu.

Digitalizazioa bide bat besterik ez da prozesu zein komunikazioak eraginkorragoak egiteko eta enpresa zein erakundeak lehiakorragoak izateko.