Aurreko artikuluan aipatu genuen bezala, Estatu Batuek Huawei espioitza egiteaz salatu dute, 5G sarea erabiliz gure etxeetan sartuko zirela esanez, baina frogarik ez zuten aurkeztu ez. Froga guztiak Estatu Batuen kontra izan dira, publikoki agerian geratu baita Estatu Batuetako segurtasun agentziek edozein Android mugikorretan sartzeko aukera dutela. Nor da espioitza egiten duena orduan? Eta garrantzitsuagoa: zer egin egoera hau ekiditeko? Alternatibak existitzen dira?
Batzuk bai, lasai, nahiz eta oso errazak ez izan. Google-eko Android gabeko mugikor gutxi batzuk daude merkatuan, zailak dira topatzeko, GNU/Linux instalatuta daramaten ordenagailuak bezala. Beste aukera litzateke Google Android ez den beste zerbait instalatzea. Mugikorrak topatzea zaila bada, beste zerbait instalatzea zailagoa bihur daiteke. Prozesuak ezagutza tekniko minimoak eskatzen ditu, eta arriskutsua da, garantia gal daiteke, edo txarrago, mugikorra betirako apur daiteke.
Nahiz eta mugikorrekin edozein gauza egin daitekeela esan, ez da egia. Ordenagailuak baino gauza gutxiago egin ahal ditugu beraiekin. Esate baterako, sistemarekin datozen eta erabiltzen ez ditugun aplikazioak borratzea oso-oso zaila da. Google-eko aplikazioak adibidez gelditu daitezke, baina ezin dira telefonotik kendu, horretarako baimen berezi bat behar delako, edo beste modu batean esanda, mugikorrean root (administratzailea) bihurtu behar garelako. Fabrikatzaileek ez dute gogoko erabiltzaile xumeek root baimenik izatea, eta garantia galtzearekin mehatxu egiten dute. Mugikorra rooteatzeagatik soilik ez da garantiarik galtzen, baina bidean mugikorra apurtzen bada enpresak ez dauka zertan dirurik ordaindu behar, gertatutakoaren ardura gure esku utziz. Horregatik bakoitzak egin beharreko prozesua da, eta mugikorraren arabera erraza edo zailagoa izaten da.
Fabrikatzaileek ez dute gogoko erabiltzaile xumeek root baimenik izatea, eta garantia galtzearekin mehatxu egiten dute. Mugikorra rooteatzeagatik soilik ez da garantiarik galtzen, baina bidean mugikorra apurtzen bada enpresak ez dauka zertan dirurik… Txioka nazazu!Gatazka honen ondorioz, mugikorrentzako bi sistema potente sortzen badira, mugikorrak beste sistema batekin instalatzeko aukera erraztuko litzateke, mugikorrak askatzeko lehenengo pausua erraztuko litzateke, alegia. Nik uste dut gatazka honen ondoriorik erabilgarriena izango litzatekeela. Behin root garela, mugikorra hustu eta bere ordez beste irudi batzuk instala ditzakegu. Erraza esaten, eta lehen bezala, zaila egikaritzen. Beraz, hurrengo atala ausartentzat eskainita dago. Hona hemen gaur egun Google gabe bizitzeko aukerak:
Sailfish, adibidez, pasa den hamarkadako Nokia sistemaren oinordekoa da. Finlandiako enpresa batek garatua, kodea Interneten dago, eta edonork jaisteko aukera dauka. Android-ekin bateragarria, 3. bertsiotik aurrera Android plataformako aplikazioak exekutatzeko gai da. Horrek esan nahi du Whatsapp edo antzeko aplikazio superezagunak exekutatzeko aukera izango dugula, Google Play erabili gabe. Pasa den urteko (2018) Mobile World Conferencean aurkeztutakoaren arabera, gama baxuko telefonoentzako pentsatua dago, eta hasieran soilik Jolla telefonoetan instalatzeko aukera bazegoen ere, gaur egun mugikor gehiagotan instala daiteke. Enpresaren arduradunetako bat, Pienimäki jaunak zera komentatu zuen:
“Telefono merkeen merkatuan Sailfish OS konpetentziako sistemetatik aldentzen da Android aplikazioak exekutatzeko gai delako, hardware behar gutxirekin”
Beste aukera bat Android Custom Rom bat instalatzea da. Androideko bertsioak bezala ikus ditzakegu, Androideko kode askean oinarritzen direlako beste sistema bat eraikitzeko. Cyanogen (gaur egun LineageOS) edo beste asko topa ditzakegu. Cyanogen eta Lineage aspaldi ezagunak dira niretzat, 2014tik aurrera mugikor ezberdinetan erabili ditudalako.
Oinarrian Android dago, bere bertsio irekian. Horrekin oinarrizko sistema bat lortzen da, baina oraindik ezin dugu ezer egin berarekin, aplikazio guztiak falta dira (telefonoz deitzeko aplikazioa, fitxategiak gordetzekoa….). Aplikazio horiek guztien multzoak osatzen du Custom Rom bat. Komentatzen nuen bezala, 2014an lehenengo aldiz mugikorra rooteatu eta Cyanogen instalatu nion. Acer mugikor zahar bat zen, Google-eko eguneraketa bat instalatzea eskatzen zuena funtzionatzeko. Eguneraketa hori telefonoaren memoria osoa baino handiagoa zenez, beste aukera batzuk bilatzen hasi nintzen.
Arratsalde pare batean instalatzea lortu genuen. Taldetxo bat elkartu ginen mugikorrak askatzeko intentzioarekin, aspaldi ordenagailuei Linux instalatzeko egiten genuen bezala. Instalatu ondoren, hasierako inpresioa beste mugikorren berdina izan zen: itxura aldetik ez zegoen aldaketarik, ikonoak zituen, idazmahai ezberdinak, ezarpenak… Niretzat lehenengo ezberdintasuna erabiltzen ez nituen aplikazioak ezabatzea izan zen. Guztia kendu eta erabiltzen nituen aplikazioak soilik instalatu nituen, Google Suite gabe. Aplikazio libreak soilik duen biltegi bat instalatu nuen, F-droid, eta bertatik eposta ikusteko aplikazioa, K-9, mapak eta gps-arentzako aplikazioa, Osmand, mezularitza aplikazio batzuk eta ezer gutxi gehiago sartu nion. Aplikazio hauek erabiltzaileen datuen pribatutasuna babesten dute, antzeko zerbitzua eskainiz. Ez baita beharrezkoa aplikazio bat instalatzeko gure kokapena eta telefono deien zerrenda eman behar izatea.
Gaur egun, LineageOs erabiltzen dut Samsung batean. Mugikor berria erosteko garaian ziurtatu nintzen erraz rooteatu eta instalatu ahalko zela, eta ordu pare batean lortu nuen. Kasu honetan Whatsapp instalatu dut, beraien webgunetik jaitsita, Google Play erabili gabe. Beste mugikor bat dut, eta lanerako google-eko aplikazioak erabiltzen ditut batzuetan, baina nire ustez Google edo Huaweiren kontrolik gabe ere bizi daiteke, sufrimendu handirik egin gabe. Gure helburua espioitza masibo honetatik ihes egitea bada, badaude aplikazioak horretarako, baina gai hau beste artikulu batean jorratu beharko dugu.
Mugikor berria erosteko garaian ziurtatu nintzen erraz rooteatu eta instalatu ahalko zela, eta ordu pare batean lortu nuen. Kasu honetan Whatsapp instalatu dut, beraien webgunetik jaitsita, Google Play erabili gabe Txioka nazazu!Laburbilduz: Huaweik sistema propioa ateratzen badu, Google-ek duen monopolioaren bukaera izan daiteke, eta erabiltzaileontzat onurak ekar ditzake, baina pribatutasuna alde batera uzten bada, aldaketa gutxi espero ahal ditugu.