Australiako unibertsitateko fisikako talde batek, argia gelditzea lortu dute egindako esperimentu batean, beraz, ordenagailu kuantikoak gero eta gertuago daitezkeela esan dezakegu.

Jesse Everett, esperimentuaren arduradunaren hitzetan, etorkizuneko ordenagailu kuantikoak sortzeko, argiaren mugimendua kontrolatzea oso garrantzitsua da. Gaur egun egin ezin ditzakegun eragiketak egin ahal izango baitira.

“Ordenagailu kuantikoei bide luzea geratzen zaie oraindik, baina lortu dugunarekin bide hori txikiago egiten dugu” adierazi zuen. Argiaren bitartez funtzionatzen duten ordenagailu kuantikoek, fotoien bitartez. Hauek oso errez konektatuko lirateke komunikazio teknologiarekin, zuntz optikoarekin adibidez.

Esperimentuaren helburua argia harrapatzea zen, horretarako infragorri laser eta lurrun atomiko hotza erabiliz.

“Argi dago, argia harrapatu daitekeela. Fotoiak atomoen inguruan daude, esperimentuan, atomoek harrapatutako argiaren zati bat hartu zuten eta fotoi asko hodei atomikoan izoztu ziren”. Jesse Everetten esanetan, Star Wars filmean agertzen den eszena batekin konparatzen du, indarraren bitartez laser jaurtiketa bat gelditzen baita, adibide honekin lortu dutena azaldu nahi du.

Beste ate batzuk zabaltzea lortuko lirateke, argiaren interakzioa kontrolatzea lortzen bada. Esperimentuan fotoiek euren bidea egin zuten argiaren interakzioan eragin gabe, eta atomoek, haien artean erraz eragin zuten

“Hodei atomiko hotz batean, fotoi asko batzean elkar eragin egiteko aukera gehiago sortzen da. Fotoi bakarrak bigarren fotoi baten fasean aldatzeko gaitasuna izateko ari gara lanean. Horrela ate logika kuantikoa sortu ahal izango genuke, hau da, ordenagailu kuantikoaren osagai garrantzitsuenetarikoa”.