Azken urtean aldaketa handiak izan dira gure gizarte ohituretan eta, horien harira, nabarmen areagotu da lanaren digitalizazioa eta Ecommerce plataformen zein ordainketa telematikoen erabilera. Horrenbestez, ransomware erasoak jasateko arriskuak ere ugaritu dira. Izan ere, Euskadin ziberdelituek %20,4 igoera izan dute eta, horrek gure egunerokoan erabiltzen dugun teknologia arriskutsua dela islatzen du. Datozen lerroetan 2022rako erronka nagusiak, mehatxu mota beldurgarrienak eta zibersegurtasun joerak zeintzuk diren irakurri ahal izango dituzu.

 

4 zibersegurtasun erronka nagusi

  • Lan ingurunearen digitalizazioa eta, zehazki, telelana erronka handia da oraindik 2022an; izan ere, horrek, eguneroko jardunean ez ezik (informazioa online fitxatzea, telekonferentziak, online lankidetza, dokumentuen partekatzea…), prozesuen digitalizazioan ere eragiten du, hala nola sinadura elektronikoan.
  • Erakundeen erresilientzia enpresen zibererrresilientziarako urrats gisa sartzeaz hitz egiten da, produktuen eta zerbitzuen garapenean hartzen diren arriskuak ulertuz eta identifikatuz.
  • Passwordlesserako bidea edo pasahitzik gabeko mundua, identitate bat autentifikatzeko modu gisa. Pasahitzak erabiltzaileen praktika onaren mende daude, eta, beraz, sinadura digitalerako eta pertsonak identifikatzeko beste modu batzuk aurkitzea da erronka nagusia, guztia hauek argiak, fidagarriagoak eta sendoagoak. Ildo horretatik, biometrian (ahotsa, aurpegia, aztarna…) oinarritutako estandarrak eta teknologiak garatu dira phishing erasoei zailago jartzeko asmoz.
  • 5G eta IOT unitateek aukera mundu berri bat irekitzen dute, eta, horien artean, haien babesa handitzeko eta industrian modu seguruan sartzeko beharra.

 

Zientzia fikziozko mehatxuak

Aurkezten diren desafioak nahiz eta zientzia fikziozkoak diruditen, gure artean daude, teknologiak aukera hori suertatzen baitugu tankera honetako mehatxuei esker:

  • Deep Fakes deiturikoak eta nortasun ordezpenaren estortsiotik harago doazen aplikazioak. Teknika horren bidez, giza irudi bat sintetizatzen da adimen artifizialaren bidez eta irudi, bideo edo audio faltsu bat eraikitzen da pertsona horren itxurarekin.
  • Ordenagailu kuantikoak garatzeko aukera, informazioa babesteko beharra dagoela pentsatzera behartzen gaituena. Sistema tradizionalek edo gaur egungoek “hemen eta orain” baldintzetan oinarritutako datu tratamendua egiten dute, baina ez daude pentsatuta informazio hori ustiatuko duten algoritmo konplexuak sortzeko.  Iritsi da “kriptografia postkuantikoaren” garaia. Gaur egungo kriptografiaren segurtasuna hausteko gai den ordenagailu bat garatzeko %20ko aukera dago.  Erronka handienetako bat da, 2022rako ez ezik, hurrengo bi urteetarako ere. Horretarako, NIST estandarizazio prozesu bat garatzen ari da (2022-24), liburutegiek eta merkataritza produktuek algoritmoetarako sarbide librea izan dezaten, ordenagailu kuantiko beldurgarria iritsi baino lehen. Ikus ezazu haren eragina azaltzen duen bideo hau.
  • Geolokalizazioa erabiltzea identitatea edo datuak lapurtzeko. Bideo honetan oso erraz azaltzen du José Fernando Gómezek, Ironchipeko fundatzaile eta CPO.

 

Zibersegurtasun joerak Euskadin

Euskadin, hauek dira 2022rako joera nagusiak:

  • Zibersegurtasunean espezializatutako profilek presentzia handiagoa hartzea enpresen hierarkian, infografia honetan ikus dezakezun bezala.
  • Enpresen arteko aliantza estrategikoak sortzea zibersegurtasun soluzio integralak garatzeko, hala nola Ironchip eta Open Clouden azken akordioa.

Iaz hartutako ohitura teknologiko askok gure egunerokotasunean jarraituko dute datorren urtean; telelanak, etxetik telematikoki ikasketak egitea, izapideak azkartzeko edo medikuari kontsultak egiteko teknologia gehiago erabiltzea… Zibermehatxuek, ordea, areagotzen jarraituko dute, eta, beraz, garrantzitsua da zibersegurtasunaren arloan eguneratzen jarraitzea eta mundu digital gero eta seguruago baterantz aurrera egitea.