Azken aldian urak ez datoz batere bare .org domeinuan. Domeinu historikoetako batek (1985.urteaz geroztik, .com, .gov, .mil eta .edu domeinuekin batera) aldaketak nabarmenak jasan ditu. 

.Org domeinuaren helburua irabazi asmorik gabeko erakundeen webguneak bertan edukitzea da eta, neurri handi batean, horrela izan da ia 35 urtetan. Bitxikeria bezala, .EUS domeinua martxan jarri aurretik, PuntuEUS Fundazioaren webgunea .org domeinupean zegoen, eta adibide ezagunenen artean wikipedia.org edota domeinuen mundua arautzen duen ICANN erakundearen webgunea, icann.org, topa ditzakegu.

.Org domeinuaren helburua irabazi asmorik gabeko erakundeen webguneak bertan edukitzea da eta, neurri handi batean, horrela izan da ia 35 urtetan. Txioka nazazu!

.org domeinua orain arte Internet Society-k sortutako PIR (Public Interest Registry) erakundeak kudeatu du. Internet Society Interneteko hainbat arlo hobetzeko lan egiten duen irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, erabiltzaile guztientzako Internet eskuragarriagoa egitea helburu: Interneteko estandarrak, hezkuntza, araudiak, etab. PIR-ek ordainetan .org domeinuen erregistro eta berritzeekin bildutako diruaren zati bat Internet Society erakundeari ematen zion, urtean 50 milioi dolar inguru. 

Artikuluaren hasieran aipatutako baretasun eza domeinuaren prezioak sortu du. .org domeinua irabazi asmorik gabeko erakundeentzako eskuragarri mantentzeko, ICANN eta PIR-en arteko kontratuan zehazten zen .org domeinuaren prezioa ezin zela urtero % 10 baino gehiago igo. Bada, ekainaren 30az aurrera prezio muga hori bertan behera gelditu da, ICANN eta PIR akordio batera iritsi ostean. Hortik aurrera edozein prezio jarri diezaiokete domeinuari.

Bada, ekainaren 30az aurrera prezio muga hori bertan behera gelditu da, ICANN eta PIR akordio batera iritsi ostean. Hortik aurrera edozein prezio jarri diezaiokete domeinuari. Txioka nazazu!

Aldaketa hori nahikoa ez balitz ere, duela aste pare bat Internet Society-k PIR erakundea saldu zion Ethos Capital deituriko inbertsio enpresa bati. Salerosketa honek kezka sortu du domeinuen munduan, PIR irabazi asmorik gabeko erakunde bat izatetik irabazi asmoa duen enpresa bat bilakatzera pasa delako. Hemendik aurrera, lehentasun aldaketa etor daiteke, eta irabazi dezakete diru kopurua domeinua irabazi asmorik gabeko erakundeentzat ordaingarria izateari lehenetsi. Erosleen informazio askorik ez dago, enpresa sortu berria delako, baina Ethos Capital enpresaren atzean Fadi Chehade dago, ICANN-eko CEOa izandakoa. 

Era berean, .com-ek zuen prezio muga ere kendu egin da aurten. Lehen ezin zen 7,85 $-tik igo. Domeinuaren jabea den Verisign enpresak Estatu Batuetako gobernuaren baimena lortu du .com domeinuaren prezioa urtero % 7 arte igo ahal izateko. .info domeinuarekin ere antzekoa gertatu da. Honek domeinu “historikoen” joera aldatzen du, eta eragin handia izango du erabiltzaile askorengan. Kontutan izan .com dela domeinu-izen gehien dituen domeinua, 140 milioi domeinu baino gehiagorekin. .org-ek beste 10 milioi domeinu-izen dauzka.

Era berean, .com-ek zuen prezio muga ere kendu egin da aurten. Lehen ezin zen 7,85 $-tik igo. Domeinuaren jabea den Verisign enpresak Estatu Batuetako gobernuaren baimena lortu du .com domeinuaren prezioa urtero % 7 arte igo ahal izateko. Txioka nazazu!

Afera honetan badaude arreta deitzen duten hainbat gauza:

  1. Bitxia da Ethos Capital enpresa ICANN eta PIR-ek muga ekonomikoa kentzeko egindako akordioa argitaratu aurreko egunean sortu izana. Horrek aditzera ematen du enpresaren helburua hasieratik .org erostea zela.
  2. Prozesu guzti honen negoziazioak ixilean egin dira, eta prozesu honetan “irabazlea” ICANN-eko zuzendari ohia izatea ez da seinale ona. ICANN irabazi asmorik gabeko erakunde bat da (bere langileen soldatak askotan hori ez badirudite ere) baina gaitzesgarria da Fadi Chehade-k bere barne esperientzia (eta kontaktuak) horrelako jokaldi bat egiteko erabiltzea, erabiltzaileengan duen eragina ikusita.
  3. Normalean ICANN oso geldoa da bere funtzionamendu edo araudietan aldaketak egiteko. Aldaketarik txikiena egiteko ere eztabaida publiko asko izaten dira urtean hiru aldiz egiten diren bilera orokorretan, baita beste bide batzuetatik ere. Hala ere, kasu honetan ez da eztabaidatzeko aukerarik egon.

Ethos Capital inbertsio enpresak esan du ez duela .org domeinuaren prezioa modu “irrazionalean” igoko, baina hori ikusteke dago. Bien bitartean, .org darabilten irabazi asmorik gabeko elkarteak, edo .com edo .info bat duten erabiltzaileak zain egon beharko dira egoeraren eboluzioa zein den ikusteko. 

Prezioak asko igotzen badira domeinu-izena beste domeinu batera pasatzea besterik ez zaie geratuko. Horren harira, .EUS-en abenduan zehar eskaintza bat daukagu martxan, domeinuaren 2 urterako erregistroa 15 €-tara jaisten duena… ejem, ejem, 😉

Oharra: Erosketarako akordioa argitaratu zenean, ICANN-ek akordioa berrestea bakarrik falta zen, eta hori arazorik gabe lortuko zelaren susmoa zegoen. ICANN-ek maiatzaren 4a arte zuen erosketa onartu edo bertan behera uzteko. Apirilaren 30ean eman zuen ICANNek erantzuna jasotako dokumentazioa, erabiltzaileen iritzia eta .org domeinuak izan zezakeen bilakaera kontutan hartuta, eta erosketa bertan behera utzi zuen, agiri honetan azaltzen den bezala.