Floridako (UCF, Orlando, AEB) unibertsitateko zientzialariek, material solido bati (likido egoeran eduki ezin daitekeenari), likidoen ezaugarriak izatea lortu dute. Aurkikuntza honekin elektronikan, optikan eta industria informatikan mundu berri bat zabalduko dela adierazi dute.

Demetrius A. Vázquez-Molina ikasleak COF-5-ari (gizakia sortutako nanomateriala, esponja baten antza duena eta sukoia ez denari) presio egin zion. Bere ideia, atzamar txikiaren atzazkalaren tamainako granuluak egitea zen. Hori egiterakoan, zer edo zer arraro ikusi zuen bere patroietan, barruko kristalezko egituran patroi arraroa osatzen zela. Bere kimikako maisuari (Fernando J. Uribe-Romo) eraman zion aztertzeko. Fernandok, granuluak biratzeko eta X izpien bitartez berriro aztertzeko esan zion.

Aztertu eta gero, kristalezko egiturak patroi zehatzak sortzen zituela ohartu zen, hau da, litiozko ionak oso errez isurtzen ziren, likidoetan bezala.

Nanomateriala

Aurrerakuntza hau udaren hasieran Journal of the American Chemical Society-n argitartu zuten. Iraultza handia gailu elektroniko asko daude gure gizartean: Energia behar duten aparailuak, martxan jartzeko likidoak behar dituztenak (baterietan).

Gaur egungo ionezko bateriak (sukoiak direnak) arazo asko eman ahal dituzte eta aldi berean oso arriskutsuak ere badira. Gure gailuak (telefono mugikorrak, tabletak, ordenagailuak…) eguzkitan edo tenperatura altuetara jartzen baditugu, eztanda egin dezakete. Baina aurrerapen honekin, arrisku hori desagertuko litzateke. Material berri hau ez da toxikoa ez sukoia, beraz, Uriberen hitzetan, industria eraldatu dezake.

ETORKIZUN HANDIKOA

Froga gehiago egin behar dira, baina adituek etorkizun handia ikusten dute. Material honi esker, leku gutxiago beharko genuke, hortaz, teknologia txikiagotu, pisua kenduko genioke gailu guztiei eta bateriak ahalmen handiagokoak izango lirateke.